Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Martxoaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » BiscayTIK proiektua

BiscayTIK proiektua

BiscayTIK

bizkaia.eu posta

Posta elektronikoko doako zerbitzua da, BiscayTIK proiektu estrategikoaren barruan sartzen dena. Bere helburuen artean administrazioa herritarrengana hurbiltzea dago.

Baina herritarrek administrazioarekin komunikatzeko ezezik, beste gauza batzuetarako erabil dezakete kontu hau eta norberak nahi badu posta pertsonala ere izan daiteke. Aldi berean aukera ematen du postako helbide bat edukitzeko Lurraldeari dagokionez adierazgarria den domeinu baten, bizkaia.eu, eta ahaztu gabe hori Bizkaiko administrazio publikoen babes eta bermearekin egiten dela.

Bizkaian erroldatuta dauden eta 14 urte baino gehiago dituzten pertsona guztiek zerbitzu berri honen informazioa jasoko dute Bizkaiko Foru Aldundiak igorriko duen gutun pertsonalizatu baten bidez. Gutun horrek aktibatzeko balioko duen kode bat izango du, eta bizkaia.eu domeinuari lotuta posta elektronikoko zure kontu berria sortzeko erregistroko web orrira iristeko esteka bat.

Posta-zerbitzuaren ezaugarriak

Zerbitzuaren ezaugarri nagusiak honako hauek dira:
  • Posta-zerbitzuan erregistratzeko eta zerbitzura sartzeko honako URL honetarajo behar da: www.bizkaia.eu
  • Posta-kontuak bizkaia.eu domeinuari lotuta egongo dira.
  • Mezuak bidaltzeko eta jasotzeko aukera ematen du.
  • Mezuak bilatzeko aukera ematen du.
  • 5 GBko edukiera du.
  • Kontaktuak kudeatzeko aukera ematen du.
  • Zereginen egutegia ere badu.
  • Euskaraz nahiz gaztelaniaz erabili daiteke.
  • A Bikoitza.

Erlazionatutako dokumentuak:

Aurkezpena

Informazio gehiago:

www.bizkaia.eu

www.biscaytik.eu

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa