Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Martxoaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Alkatea » Aurkezpena

Alkatea

Leioako Udalaren web orria

Kaixo eta ongi etorri guztioi Leioako Udalaren topaleku honetara. Leioako herritarrei zein gure errealitatera hurbiltzeko gogoa dutenei irekitako espazioa da. Elkar ezagutzeko, komunikatzeko eta aberasteko modua izango da, gure komunitatea sentitzeko modu desberdinak konpartituko baititugu bertan.

Gure udalerria, gero eta komunitateago izan dadin, urratsak ematen jarraitu nahi dugu, Leioan, batasun eta kohesio sentimendua sustatzeko ekimenak mahai gainean jarriz. Herritarren eskura jarritako hirigunea duen hiria; auzoak batuta dituen Leioa, biziz eta nortasunez gainezka; ahalegin partekatuei esker eraikitako komunitatea.

Leioak mundu txiki oso bat hartzen du bere baitan, eta web orri honen bitartez, mundu hori helarazi nahi dizuegu. Apurka-apurka, web orria informazioz betetzen ari gara, eta bide batez, funtzionaltasuna ematen herritarrekin interakzio handiagoa lortzeko asmoz. Honen adibide argiena 'Udaletxean. Herritarren karpeta' da, udal tramiteak urteko 365 egunetan, eguneko 24 orduetan, etxetik bertatik egiteko bidea. Horrez gain, Leioa Zabalik duzu, Leioako Udalaren Gardentasun ataria. Berton, gure udalerriarekin lotutako informazio guztia eta Udaletik egiten dugun kudeaketa aurkitu ahal izango dituzu, modu ireki, argi eta errazean.

Leioa etorkizunera irekita dagoen leihoa da, bizi, ikasi, lan egin eta aisialdi osasungarriaz gozatu ahal izateko lekua. Denok gonbidatzen zaituztet elkarrizketara, gure ametsak eta lana konpartitu ahal izateko.

Iban Rodríguez Etxebarria
Leioako Alkatea
Alkatea
Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa