Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-06-23 Leioaztarrok
eneko / eneko

Beste behin ere, San Joan jaiak datoz gure udalerrira, eta horiekin, aukera paregabea Leioa alaitasunez eta umore onez beteko duten aktibitateez gozatzeko, jaiaz gozatzeko.

Egitarauan dauden ekintza ugarietara batzeko zalantzarik ez izan. Parte hartu eta ondo pasa! Aldi berean, ardura eta errespetua ez ahaztu. Sen onez.

San Joan jaiak Leioari berezko identitatea emateko ahaleginaren erakusle dira, herritar guzti-guztiak komunitatean integratzearena, gure udalerriak bizi duen eta oraindik bizi behar duen eraldaketa positiboaren adibide.

Aukera dugu orain, ziurgabetasun ekonomikoa dugun une hauetan, eguneroko ardurak alde batera uzteko apur batez, zergatik ez? Horrela, elkarrekin egoteko eta gozatzeko gaitasuna erakutsiko dugu, gugana datozenak hartu eta gurekin batera disfrutatzera gonbidatzen ditugun bitartean.

Atera gaitezen, beraz, kalera. Nekeetan, irria ezpainetan; batu gaitezen eta festan parte hartu. Leioan, egunotan, guztion helburu izan behar du ondo pasatzeak.

Erlazionatutako dokumentuak:

Egitaraua (pdf, 6690 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa