Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Urriaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-02-24 Enplegu gehiago
eneko / eneko

Bizileku estatusean espezializatzea erabaki duten hiri asko dago. Horrek esan nahi du euren lursail gehienak etxebizitza sustapen berrietarako erabiltzen dituztela, eta ondorioz, ez dute aktibitate ekonomikorik hartzen. Erabaki horrek, hein handi baten, enplegua sortzen duten erabilerei uko egitea suposatzen du, eta inguruko udalerrietarako uztea.

Dinamika horrek porrot egin du. Gaur egun, jakin badakigu hiririk osoenak lurzoruaren erabilerarik orekatuena dutenak direna, hain zuzen ere. Eta hiri bat hiru ardatzen inguruan eraikitzen da: etxebizitzak, aktibitate ekonomikoak eta ekipamendu edo zerbitzuak.

Leioak aspaldi hartu zuen eduki hirukoitz horren aldeko apustu egiteko erabakia. Ezinbestekoa da libre dagoen lurzoruaren zati bat aktibitate ekonomikoetarako erabiltzea, enplegua eta aberastasuna sortzeko. Orain urte batzuetako apustu horrek etekina eman du dagoeneko. Konparazioak eginda, Leioak inguruko udalerrietako baino BPG altuagoa dauka biztanle bakoitzeko. Udalerrian bertan, zenbaki absolutuetan, enplegu kopurua eta biztanleria aktiboa ia; jakina, enplegu horietan bertokoak eta kanpokoak daude. Leioan, mila biztanleko sortzen diren enpleguen tasa Bizkaiko udalerriena baino altuagoa da. Beraz, langabezia tasa ere txikiagoa da.

Datu positiboak dira horiek guztiak, iraganean hartutako erabakiekin asmatu egin zela frogatzen dutenak, eta horrek behartu egiten gaitu etorkizunean ere halako erabakiak hartzen jarraitzera. Ildo horretatik, 2010 urte amaiera eta 2011 urte hasiera bitartean, aktibitate ekonomikoetarako zonalde berriak aktibatu dira epe ertainean enplegu berriak sor ditzaten: Unibertsitatearen lurretan dagoen Zientzia eta Teknologia Parkea eta Ospitale zaharreko lurretan dagoen Saltuenako Aktibitate Ekonomikoetarako Parkea.

Bi obra horiek, behin amaituta, 5.000 enplegu inguru hartuko dituzte, Leioa eta leioaztarrak bizi-kalitatean hazten jarrai daitezen.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa