Wifi zerbitzua erabilgarri da jada Leioako 12 zonalde desberdinetan. Joan den urtearen amaieran Pinosolon eta Kultur Leioako inguruetan ezarri zen zerbitzua eta jada herriko beste 10 zonaldeetan ere erabilgarri dago.
Zerbitzu honen helburua da Leioako edozein herritarrak edo Leioa bisitatzen duen edonork interneterako sarbidea doan izatea herrian zehar banatutako zonalde ireki askotan. Helburu horrekin hasi zen martxan proiektu hau, lehendabizi Pinosoloko zonaldean eta Kultur Leioako inguruetan proba eginez, eta orain, berriz, herriko beste 10 puntura zabalduz.
Beraz, gaur egun martxan diren puntuak, Pinosolo eta Kultur Leioako inguruetaz gain, honakoak dira:
· Sarrienako kirolgunea
· Mendibile Jauregia
· Udal Musika Eskola
· Barandiaran institutua
· Euskal Etxeen plaza
· San Bartolome Kulturgunea
· Txorierriko Nagusien Etxea
· Pinuetako Kultur Aretoa
· Lamiakoko ikastetxe publikoa
· Santa Ana etorbidea-Ibaiondo plaza
Modu honetan, ordenagailu eramangarri batekin, edo konexioa duen edozein gailuarekin (adibidez telefono eramangarria) posible izango da aipatutako zonaldeetan interneten ibiltzea doan eta erosotasun osoz.
Gogoratu behar da, Leioak bi lotura mota eskaintzen dituela; alde batetik, alde baterako konexioa, aukera hau Leioan denbora gutxi egiten dutenentzat pentsatuta dago, 24 ordutan internetera konektatuta egotea ahalbidetzen du Kultur Leioan pasahitza eskatuz eta gero. Bestalde, ohiko konexioa dugu, ohiko erabiltzaileentzat. Honetarako liburutegiko karneta baino ez da beharrezkoa izango, eta karnet bakoitza duen pasahitza aktibatzeko Kultur Leioatik pasa beharko dira erabiltzaileak behin baino ez.