2011-02-17
San Joan Bataiatzaile parrokian "Leioako Herri Meza" estreinatuko da larunbatean
Mezan parte hartuko duten herritarrei eskatzen zaie ordu erdi arinago parrokian izatea entsegua egiteko aldez aurretik
Otsailaren 19an, larunbatean, arratsaldeko 19,00etan ospatuko den meza nagusian, “Leioako Herri Meza” estreinatuko da san Joan Bataiatzailea parrokian, bertako koruaren eskutik. Josu Elberdin pasaiatar musikagile ezagunak idatzitako lana da.
Meza honen ezaugarri nagusia, Jose Ignacio Sarria koruko zuzendariak nabarmentzen duenez, “partituran islatzen den ospatzailearen, herriaren eta ahots mistoen koruaren arteko bat-egitea da; horren ondorioz, liturgiako txatal abestuak eukaristia ospakizunean esku hartzen dute hiru multzo horien baterako abesti bihurtzen dira”.
“Leioako Herri Meza” musikagileak maisutasunez landu izan dituen euskerazko mezaren liturgi testuetan oinarrituta dago. Partitura ederra mamin erlijiosoduna duena; atal distiratsu eta biziak daude eta, hauekin batera, barnera biltzera eta erregutze errezu sakonak egitera goazenak, hala ere euskal musikaren sustrai jatorretan oinarritutako egiturearen barruan”. Azken batean, “Leioako Herri Meza” euskeraz kantatutako meza da, ahots mistoen koru handi eta organurako, kantu koralagaz tartekatzen diren herriaren etengabeko baiespen esku-hartzeekin.
“Soinu Atadia” Udal Fundazinoak Josu Elberdin musikagileari egindako eskariaren emaitza da meza bitxi honen konposaketea. Leioako musika kulturearen suspertzea eta Udal Musika Kontserbatorioaren kudeaketea da, estatutuetan jasoten danaren arabera, aitatutako Fundazinoaren helburu nagusia.
Urte luzetan, san Joan Bateatzailea parrokiako liturgi gertaerak handitasunez ospatzen hainbesteko distiraz lagundu izan dauan parrokiako abesbatzaren tradizino handia eta historia luzea kontuan hartuta, Leioako Udalak, “Soinu Atadia” Udal Fundazinoaren bitartez, komenigarritzat jo eban, Leioako parrokiako eliztarren ohiko abestiak oinarritzat hartuz, hain bitxia dan eta Euskal Herriko gainerako parrokietan parekorik ez dauan parrokiako koruaren ezaugarriekin bat etorren musika garapena jasoko eukean mezea sortzea.
Leioako san Joan Bateatzailea parrokiako abesbatzak ahots mistoen egiturea dau eta Leioako san Joan Bateatzailea Koral ospetsuko kide izan ziran 40 kidez osatuta dago. Hamalau urtez abesbatza leioar horretako zuzendari be izan zan Ignacio Sarríak zuzentzen dau. “Leioak ezaugarritzat dauan musika labela –dino azkenean Sarríak- bere parrokiako liturgiaren aberastasuna gehitzeko eta handitasunez ospatzeko erabili gura da, posible bada, meza nagusien edukin erlijioso eta espirituala sustatuz”.