Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-11-13 Leioako ikasleek kultura aniztasunari buruzko antzerkia izango dute Saioak, biak euskarazkoak, gaur eta bihar izango dira Mercedarias ikastetxean
Momento de la obra / Antzerki lanaren unea

Leioako Udalaren Gizarte Zerbitzuak, Biluts elkartearen laguntzarekin, kultura aniztasuna jorratzen duen antzerki didaktiko antolatu du Lehen Hezkuntzako bost eta seigarren mailako ikasleentzat. Ekintza hau kultura ezberdinen arteko harremanak ematen dituzten onurak irakatsi nahi dizkie ikasle gazteei. Horretarako Udalak esleitutako diru kopurua 3.150 eurokoa da.

Bi saio desberdin izango dira gaur eta bihar, biak euskaraz, eta Mercedarias ikastetxeko areto nagusian izango dira. Herriko hainbat ikastetxetako ikasleek ikusiko dute antzerki lan hau, zehazki ia 300 ume, San Bartolome, Artatza, Altzaga, Lamiako, Txomin Aresti, Mercedarias eta Betiko ikastetxeetakoak.

Antzerki lana “Babel Mundua” du izenburu eta Vuela Bonita konpainiakoa da. Familia antzerkia lantzeko proiektu bati esker sortu zen, lanerako tresna gisa, etorkinen arazoarekin sentsibilizatzeko eta heziketan kultura aniztasuna lantzeko. Helburu horregatik, hainbat erakunderen diru laguntzak jaso ditu proiektuak, besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren Inmigrazioa zuzendaritzarena, Espaniar inmigrazio-agentzia nazionalarena eta Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Zuzendaritzarena.

Laburpena: Pandora izeneko neskato bat eta bere laguna den saia bakarrik bizi dira uharte bakarti baten. Uhartearen jabea den Jenny buruzagi andereak ez die uzten uhartetik irteten. Baina, azkenean, ihes egiten dute uhartetik, eta munduan zehar ibiltzen abiatzen dira, osaba Mattek bidalitako gutunek bultzaturik. Bisitatzen duten herrialde bakoitzean hitz magiko bat bilduko dute, eta gero hitz horiek oso baliagarriak bihurtuko zaizkie bidaiaren bukaeran.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa