2025-02-26
Leioako Udalak "Leioalan" abiarazi du, udalerriko 45 urtetik gorakoak laneratzeko programaren edizio berria
Programa hau 10 pertsonentzako pentsatuta dago, eta hauek formazio, orientazio eta kontratazioaren bidez osatutako ibilbide integral bat daukan programan sartuko dira
Leioako Udalak, Lanean Fundazioarekin eta Fondo Formación Euskadirekin elkarlanean, "LeioaLan" programa abian jarri du, udalerriko 45 urtetik gorako langabeentzako laneratzearen sustapenerako ekimena.
Proiektu hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren “Laneratzeko Proiektu Integralak Lehentasunezko Arretako Kolektiboentzat” deialdian sartzen da, eta 171.150 euroko dirulaguntza du.
"LeioaLan" programaren helburua udalerriko 10 langabeen enplegagarritasuna hobetzea da, formazio, orientazio eta kontratazioarekin osatutako ibilbide integral baten bidez. Horretarako, hiru arlo nagusi izango dituen programa bat ezarri da: • Formazio espezializatua: Espazio publikoen mantentze-lanak ikasteko 100 orduko prestakuntza, bertan erreparazioak, margoketa, egur-lanak eta lorazaintza jarduerak ikasiko dituzte. Formazio honek parte-hartzaileei trebetasun praktiko eta teorikoak eskuratzea ahalbidetuko die, lan merkatuan sartzea errazteko. • Kontratazioa: Parte-hartzaileek 6 hilabeteko kontratu partziala izango dute, ikasitakoa praktikan ipintzeko asmoarekin. • Orientazio pertsonalizatua: Parte-hartzaile bakoitzak jarraipen pertsonalizatua eta laneratze plana jasoko du, bere beharrizanetara egokituta, enplegagarritasuna hobetzeko helburuarekin. Hautaketa-prozesua Lanbidek egingo du, eta eskaintza gaur goizean argitaratu du, programaren gardentasuna eta eskuragarritasuna bermatuz. Lehentasuna emango zaie kalteberatasun egoeran edo bazterketa sozialaren arriskuan dauden pertsonen parte-hartzeari.
Formazioa Fondo Formación Euskadik emango du, eta Lanean Fundazioa izango da kontratazioa eta orientazioaren prozesuaren arduraduna. Horrez gain, programak jarduera kudeatzeaz eta Bulego Teknikoarekin koordinatzeaz arduratuko den pertsona koordinatzaile bat izango du.
UDALAREN ENGAGOA INKLUSIOAREKIN
“LeioaLan” programaren bidez, Leioako Udalak laneratzeko aukera errealak eskaini nahi ditu, eskari handiko sektoreetan, parte-hartzaileei trebetasun praktikoak, ziurtagiriak eta esperientzia profesionala eskuratzeko aukera emanez. Gainera, programak udalerriko espazio publikoak mantentzen eta hobetzen lagunduko du, eragin positiboa sortuz herritarrentzat eta tokiko ekonomiaren ehuntzean.
Leioako Udalak bere konpromisoa berresten du gizarteratzearekin eta ekonomia suspertzeko eta enplegua hobetzeko proiektuen garapenarekin. “LeioaLan” bezalako ekimenekin, lan-arrakala murriztea eta aukera berdintasuna sustatzea bilatzen da, pertsona guztientzat.
SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA