Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Apirilaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-01-30 “Alkatearekin partekatzen" programaren lehen topaketa bihar asteazkena, urtarrilak 31, izango da Iban Rodriguez Etxebarria Alkatea Iturribide, San Juan, Ikea eta Mendibileko bizilagunekin bilduko da, Behargintzaren egoitzan, 18:30etik aurrera.
/

“Alkatearekin partekatzen/Charlando con el Alcalde” saioa bihar asteazkena, urtarrilaren 31, hasiko da Iban Rodriguez Etxebarria alkateak Iturribide, San Juan, Ikea Mendia eta Mendibileko herritarrekin egingo duen topaketarekin. Hitzaldia Behargintzaren instalazioetan izango da, Mendibil kaleko 3. zenbakian, 18:30etatik aurrera.

Parte hartzeko aurretik izena eman behar da leioa.zabalik@leioa.eus helbidera mezu elektroniko bat bidalita, 747 49 45 90 telefonora whatsaap bidalita edo deituta. Edozein kasutan, izena, abizena eta harremanetarako telefonoa adierazi behar dira.

9 TOPAKETA

Guztira 9 topaketa izango dira herriko hainbat gunetan, eta horietako bakoitzean udalerri osorako interes komuneko gaiak jorratu ahal izango dira, baita garrantzi handiagoa hartzen dutenak ere, auzoak hitzaldia egingo den gunetik gertu daudelako.

• Urtarrilaren 31, asteazkena, Behargintzan, Iturribide, San Juan, Ikea eta Mendibile auzokideentzat.

Otsailaren 14an, asteazkena, Kultur Leioan. Elexalde, Iparragirre Etorbidea, Sabino Arana, Luis Libano, Independentzia eta Leioandiko bizilagunentzat.

• Otsailak 28, asteazkena, San Bartolome txokoan. Aldekoena, Larrakoetxea eta Artatzaganako herritarrentzat.

• Martxoak 13, asteazkena, San Bartolome Kulturgunean. Artaza, San Bartolome, Telleria, Basañese eta Perurin bizi direnentzat.

• Martxoak 19, asteartea, Lamiakoko Adinekoen Zentroko aretoan. LAmiako-Txopoeta, Txorierri, Begoñako Ama eta Ibaiondoko bizilagunentzat.

• Apirilaren 10ean, asteazkena, Ondizeko dorrean. Udondo, Ondiz eta Aketxeko bizilagunentzat.

• Apirilaren 17an, asteazkena, Behargintzaren egoitzan. Kandela Zubietan eta Iparragirre zeharkalean bizi direnentzat.

• Maiatzak 8, asteazkena, Gaztelubide txokoan, Pinuetan bizi direnentzat.

• Maiatzak 22, asteazkena, Kultur Leioan, Santimami, Santsoena, Sarriena, Kazetariak eta Mardoenako bizilagunentzat.

Topaketa guztietarako ordutegia berdina izango da, 18:30etatik 20:00etara, eta parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da guztietan.


SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa