Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Abenduaren 12a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-01-10 Leioako Udalak Basajaun irudia jarri du Pinosolon, natura babestearen garrantzia gogoratzeko eta euskal mitologia balioan jartzeko Ideia hori garatuz eta figura hori sortuz, Leioako Udalaren helburua hirukoitza da: batetik, herritarrak paseatzera eta Pinosoloz gozatzera gonbidatuko dituen elementu erakargarria izan nahi du; bestetik, natura zaintzearen garrantziaz gogoratu eta sentsibilizatu nahi du, eta, azkenik, Leioako berdeguneei ez ezik, euskal kultur ondareari ere balioa eman nahi dio, kasu honetan, euskal mitologiari.
/

Euskal mitologiako eta naturaren babeslea den Basajaunen irudikapen bat Pinosolo parkeko urmaelera doan lehenengo bidezidorrean kokatzen da. Birziklatutako landare eta material naturalekin egindakoa, arte-sorkuntza berri hori ezin hobeto integratzen da Leioako bizilagunentzat balio handia duen berdegune honekin.

Ideia hori garatuz eta figura hori sortuz, Leioako Udalaren helburua hirukoitza da: batetik, herritarrak paseatzera eta Pinosoloz gozatzera gonbidatuko dituen elementu erakargarria izan nahi du; bestetik, natura zaintzearen garrantziaz gogoratu eta sentsibilizatu nahi du, eta, azkenik, Leioako berdeguneei ez ezik, euskal kultur ondareari ere balioa eman nahi dio, kasu honetan, euskal mitologiari.

Lander Álvarez de Eulate, udal lorezaina, da ideiaren eta hasierako zirriborroen egilea, eta proposamena Udalari helaraztekoa – lehen unetik babestu eta argi berdea eman dio Udalak ekimenari –. Ekoizpena neketsua izan da, urtebete inguru iraun du, eta prozesu osoan zehar, Landerrek udal lorezaintzako unitatearen eta, batez ere, Mikel Ibánez de Aldekoa brigadakidearen laguntza izan du.

Basajaun honi forma emateko, zurezko landare eta material mota desberdinak, ikusgarriak, deigarriak eta iraunkorrak aukeratu eta jarri dira, baita kokapenaren eta klimatologiaren arabera egokiak ere. Basajaunen begiak dira landarez edo elementu naturalez eginda ez dauden elementu bakarrak; horiek egiteko Sortzen Ludoteka Arteako Eider Libanoren laguntza izan dugu, bera arduratu da materialez eta haiek pintatzeaz, eta emaitza begirada urdin bizia da.

Basajaun da lehena, bain asmoa naturarekin duen harremanagatik Pinosolon edo udalerriko beste berdegune batzuetan honelako beste irudikapen mitologikoak sortzea da.

REDES SOCIALES:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa