Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Maiatzaren 01a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-10-28 Leioak udalerriak demokrazian izandako lehen hiru emakume zinegotzien ausardia eta konpromisoa aitortu ditu Artatza Jauregian egin den harrera izan da Leioako 497. urteurrena ospatzeko antolatu diren ekitaletako lehena.
/

Gaur arratsalean Artatza Jauregian egin den harrera izan da Leioako 497 urteurrena ospatzeko Udalak antolatu duen lehenengo ekitalia.

Herriko ehunka herritar, elkarte eta erakundetako ordezkariak elkartzeko aukera izateaz gain, Maria Urdangarin, Carmen Sequeros eta Maria Pilar Cisneros, Leioak demokrazian izandako lehen hiru emakume zinegotziak omentzeko ere balio izan du harrera honek.

Maria Urdargarin bere seme-alabekin eta bilobekin joan da harrerara, oso hunkituta eta eskertuta agertu da Iban Rodriguez alkatearen eskutik jaso duen aintzatespenagatik. Carmen Sequerosen alabak, dagoeneko hilda dagoen amaren izenean, jaso du saria eta Maria Pilar Cisnerosen kasuan, Udalak helaraziko dio aitortza.

Harrera Marlene González kazetari eta aurkezleak gidatu du eta Leioako Kontserbatorioko ikasleen zuzeneko musikak girotu du.

Argazki galeria, irudietan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa