Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Maiatzaren 01a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-10-09 Leioako Udalak familia arloan euskara sustatzeko ipuin kontaketa programa eta eskulan tailerrak antolatu ditu Kultur Leioan doako ipuin-kontaketa zikloa egingo da, helduek euskaraz ez dakiten familientzat eta familia euskaldunentzako edo gutxienez kide helduren batek euskaraz dakien familientzako hiru eskulan tailer ere antolatu dira
/

Leioako Udalak ipuin kontalarien ziklo bat eta familiako 3 eskulan tailer antolatu ditu euskararen erabilera sustatzeko.

Kultur Leioan doako ipuin kontaketa zikloa egingo da, euskaraz ez dakiten familietako helduei zuzenduta. Familiek aisialdi hezitzailerako gune batez gozatu ahal izango dute, helduak euskarara hurbiltzen diren bitartean eta oinarrizko nozio batzuk bereganatzen dituzten bitartean.

Adingabeentzat gomendatzen den adina 5 eta 8 urte artekoa da (Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailak).

Saioak ordubetekoak izango dira, 17:30etik 18:30era, eta saio bakoitzean eguneroko gai bat landuko da (bazkalordua, parkean jolastea, eskola, bainatzeko ordua, ohera joatea...). Denbora bi zatitan banatuko da, bata ipuin kontalariari eskainia eta bestea tailer praktiko bati.

• Azaroak 3, Ikilimikiliklik
• Abenduaren 1ean, Din,
• Urtarrilaren 12a, animalien hizkuntza
• Otsailak 2, Erabilera zuria
• Martxoaren 1a, morea da gure kolorea
• Apirilak 12, Hala bazan
• Maiatzaren 3an, Hondatzan

Gainera, Udalak hiru eskulan tailer antolatu ditu familia euskaldunentzat edo gutxienez pertsona helduren batek euskaraz dakienentzat, familia giroan horien erabilera bultzatzeko helburuarekin.

Tailerrak ostiralean egingo dira, Kultur Leioan, 17: 0etik aurrera, eta 70 eta 90 minutu arteko iraupena izango dute. 4 eta 8 urte bitarteko adingabeentzat pentsatuta daude.

• Buruhandiak sortzeko tailerra, urriaren 20an
• Serigrafia tailerra, azaroaren 10ean
• Bitxiak labean egitea, abenduaren 15ean

Bi ekimenetako edozeinetan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, euskarazerbitzua@leioa.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz edo 94 607 25 76 telefonora deituz.

Erlazionatutako dokumentuak:

Ipuinak (pdf, 2239 kb)

Eskulan tailerrak (pdf, 565 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa