Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 02a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-09-21 Ibilgailuen zirkulazioa eten egingo da Bulebarreko alboko bideetan, Europako Mugikortasunaren Astea dela-eta Ibilgailuen joan-etorria 09:00etatik 12:30era etengo da irailaren 22an (ostirala).
Actividades con motivo de la Semana Europea de Movilidad. / Europako Mugikortasun Astearen inguruko jarduerak.

Europako Mugikortasunaren Astea dela-eta, bihar, irailaren 22an (ostirala), 09:00etatik 12:30era, Leioako Iparragirre etorbideko Bulebarreko alboko bideak itxi egingo dira ibilgailuentzat, bai Getxorako noranzkoan (Iturribidekiko bidegurutzetik Etxebarrikoenarekiko bidegurutzeraino), bai Bilborako noranzkoan (Iparragirre etorbideko 2. zenbakitik (Mulligan’s) Iparragirre etorbideko 72.eraino).

Era berean, Elexalde etorbidea ere itxita egongo da, biribilgunetik behera, Leioandi kalearekiko bidegurutzean, alboko bideraino, baita Errotabide kalea ere, Jose Ramon Aketxe kaleko 1. zenbakiarekiko lotunetik alboko bidera arte.

Horri buruzko fitxategia erantsi da (gorriz mozketa eta berdez trafikorako alternatibak).

BIZILAGUNEN SARRERAK ETA IRTEERAK (Alboko bideak moztuta daudenean)

MENDIBIL-SAN JUAN-IKEA-ITURRIBIDE ETA ZENTRO ZIBIKOA GUNEA
Mendibilarri kaletik sartu eta atera ahalko dira eremu horietara.

IPARRAGIRRE-SABINO ARANA-INDEPENDENTZIA-ALDAPA GUNEA
Sarrera eta irteera Aldapabarrena, Kandelazubieta, Luis Bilbao Libano doktorea, Iturriondo, Otxobarrena, Independentzia eta Iparragirre etorbideko 2. zenbakitik (“Mulligan’s”) egingo dira.

ESTARTETXE-ELEXALDE GUNEA:
Sarrrera Aldapabarrena ingurutik eta Iparragirre etorbideko 2.etik (“Mulligan’s”) egin ahal izango da.

SARRIENA-ARTAZAGANA-ALDEKOENA GUNEA:
Sarrera eta irteera Larrarte kaletik (S. Bartolomeko bide berria), Leioandi kaletik edo Unibertsitateen etorbidetik (Unibertsitate Campusa) egin ahal izango dira.

Erlazionatutako dokumentuak:

Alboetako bideak moztea (pdf, 841 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa