Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Maiatzaren 01a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-09-07 Iñigo Urkullu Lehendakariak hasiera eman dio ikasturteari Txomin Aresti ikastetxean Iñigo Urkullu lehendakariak, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua eta Iban Rodríguez Etxebarria Leioako alkatea, lagun zutela, Leioako Txomin Aresti Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea bisitatu du gaur goizean, 2023-2024 ikasturte berriaren hasiera egunarekin bat eginez.
Inicio del curso escolar en el colegio Txomin Aresti. / Ikasturtearen hasiera Txomin Aresti ikastetxean.

1984-1985 ikasturtean sortua, Leioako Txomin Aresti Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak etapa horietako 420 ikasle inguru ditu aurten bere ikasgeletan (2 eta 12 urte bitarteko ikasleak). Horien guztien hezkuntzaz 47 profesionalez osatutako klaustroa arduratzen da.

Elkarlaneko ikaskuntza da ikastetxe honek bere ikasgeletan egunerokotasunean erabiltzen duen metodologia ondoen laburbiltzen duen kontzeptua. Ikasleak dira ikaskuntza-prozesu horren benetako ardatz, autonomia eta gaitasun kritikoa sustatuz, eta, horrela, gazte-gaztetatik erabakiak hartzeko gaitasuna garatuz. Ikasleei horretarako tresna egokiak emanez, Txomin Aresti ikastetxeak ikasleak taldean lan egiteko gai izan daitezen nahi du, gaitasun hori oso baliagarria izango baitzaie etorkizun pertsonalerako zein ikasketetarako. 40. urteurrena betetzear dagoela, azken urteotan ikastetxe honek "ikaskuntza aktiboa" izeneko hezkuntza jarri du erdigunean. Ikaskuntza mota honetan, ikasleak dira ikaskuntza-prozesuaren motorra eta ardatza.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa