Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Maiatzaren 01a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-07-05 2023-2027 agintaldirako gobernu akordioa sinatu dute Leioako EAJ-k eta PSE-EE-k Leioako alkate Iban Rodriguez Etxebarriak (EAJ) eta PSE-EEko bozeramaile Juan Carlos Martinezek akordio berria sinatu dute, Leioako udalerriaren bosgarren mendeurrenak markatuko duen agintaldirako.
Iban Rodríguez Etxebarria y Juan Carlos Martínez. / Iban Rodríguez Etxebarria eta Juan Carlos Martínez.

EAJk eta PSE-EEk gobernu-akordioa berritu dute Leioan, eta datozen lau urteetarako gobernu-programa ezarri dute. Programa horren lehentasuna pertsonen beharrei erantzutea da.

Agintaldia Leioa Erandiotik banandu zeneko bosgarren mendeurrenaren ospakizunak markatuko du, eta testuinguru horretan, gobernu berriak erronka garrantzitsuak izango ditu: Gizarte-zerbitzuak indartzea, Torresolo kiroldegia amaitzea, HAPO berria, Lamiako-Txopoetak eraberritzea, berdeguneak zabaltzea herritarrek erabiltzeko eta gozatzeko, lejoan Busako trazadura hobetzea, institutua udalerriaren erdigunean eraikitzea, La Avanzada estaltzea edo Emakumeen Herri Etxea sortzea, besteak beste.

“Agintalde honek ilusioz betetzen nau – nabarmendu du Iban Rodriguezek-, aurrekoan bultzatu genituen juarduera asko amaituta ikusiko ditugulako, eta jakina, agerian geratuko delako Leioa bizigarri, bideragarri eta bidezko baten aldeko apustua, eta batez ere, arrazoi gehiago izango ditugulako gure herriaz harro sentitzeko”.

Bestalde, Juan Carlos Martinez bozeramaile sozialistak adierazi duenez, “itun honek egonkortasuna emango dio udalari veste lau urtez etahori funtzeskoa da herritarrek benetan eskatzen dituzten politikak egi ahal izateko”.

Etibaliz Bilbao (EAJ) izango da Lehen alkateordea, Pilar Grados (PSE-EE) bigarren alkaeordea eta Mikel Abascal (EAJ) hirugarren alkateordea.

Leioako PSE-EEk honako arlo hauek kudeatzen jarraituko du: Gizarte Politikak, Gizarteratzea, Adinekoak, Osasuna eta Garapenerako Lankidetzarako arloa; Berdintasun arloa eta Enplegu, Ekonomia Sustapen, Merkataritza eta Turismo arloa.

Leioako EAJ-PNVk gainerako arloak kudeatuko ditu, Hezkuntza barne eta auzo eta Nagusie_etxeen gaineko erantzunkizunak.

Datozen lau urteetarako Agintaldi Plana urte amaierarako eginda egongo da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa