Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-03-11 Lamiako-Txopoetara bizitzen joan diren auzotarrei zuzendutako gutuna Eneko Arruebarrena, Leioako Alkatea
Eneko Arruebarrena, Alcalde de Leioa / Eneko Arruebarrena, Leioako Alkatea

Gutun hau jasotzen duzuenerako, seguruenik, zuen etxe berrian bizitzen egongo zarete. ZORIONAK, eta luzaroan eta osasunean goza dezazuela.

Etxe-aldaketarekin, zeina espero dut ahalik eta eragozpen gutxienekin egingo zenuten (beti dago eragozpenen bat), etxe berri batera joateko prozesu luze eta konplexuaren amaierara heldu zarete, eta prozesu hori bizitasun handiz biziko zenuten. Espero dut, emaitza ikusita, eta mota honetako prozesuek dituzten salbuespenak gorabehera, merezi izan duela. Ilusio horrekin egin dugu lan urte hauetan guztietan, eta onerako izango zela espero dut.

Era berean, zuen bizitzetan hasi berri duzuen bide honetan onena opa nahi dizuet. Halaber, prozesu hau bizi izan duzuen pertsona gehienei eskerrak eman nahi dizkizuet, oro har, izan duzuen jokabideagatik, inplikatutako eragileengan izan duzuen konfiantzagatik, erakutsi duzuen irekitasunagatik eta zuotariko gehienek gaur egunera arte izan duzuen eskuzabaltasun handiagatik.

Ez dizuet ongietorria ematen auzora. Ez litzateke bidezkoa izango nire aldetik, izan ere, ez duzue ongietorririk behar. Auzoaren parte zarete eta auzoaren historiaren parte zarete aspalditik. Zuetako gehienentzat, ia zuen bizitza osotik. Hau puntu eta jarrai baino ez da zuen Lamiako-Txopoetan, eta jarraitutasun handia izatea espero dut.

Gure aldetik, lanean jarraitzen dugu auzoa modu positiboan eraldatzeko. Orain, eraispenek sortutako espazio berriak urbanizatzeko txanda da, bai eta auzotarren garapena, ongizatea eta bizitza-kalitatea bermatzeko bidea emango duten etxebizitza eta ekipamendu berriak eraikitzeko unea ere.

Eta zuek erronka ederra daukazue aurrean. Orain estreinatuko duzuen higiezin berria giza beroaz eta maitasunaz janztea eta zuen etxe bihurtzea. Hala bedi!

Erlazionatutako dokumentuak:

Gutuna (pdf, 67 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa