2021-07-08
Murchanten gertatutako Maria Pilar Berrio Jimenezen hilketaren aurrean gaitzesteko adierazpena
Udalak bere gaitzespen irmoena erakusten du Murchanten (Nafarroa) gertatuko Maria Pilar Berrio Jimenezen hilketaren aurrean, eta elkartasuna adierazten die senideei eta biktimen hurbilekoei.
Leioako Udalak gogorarazten du heriotzek emakumeen aurkako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten.
Emakumeen aurkako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.
Tragedia horrek berriro dakarkigu gogora hala Leioako udalak nola Leioako gizarte osoak daukagun erantzukizuna, Leioan Berdintasuna eraginkor egiteko.