Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Otsailaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-12-30 Udalak Avanzadaren estalketaren aurreproiektua ezagutzera ematen du Herri erdigunea zeharkatuko duen tunela egungoaren bikoitza izango da eta 36 miloi euro baino gehiagoko kostua izango du
Pasarela / Pasabidea

Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraio eta Herri Lan sailak Leioako Udalari bidali dio Avanzadako tunela egokitzeko eta handitzeko aurreproiektuaren dokumentua. Aurreproiektu honek, alde batetik, egun estalita dagoen partea, hau da Bulebarraren luzapena iradokitzen du honen azalera bikoiztu arte, eta, bestetik, tunel hau europear segurtasun arauei egokitzea. Guzti hau, aurreproiektua izanez, 36 miloi euroko inbertsioa suposatuko luke gutxienez, hau da, 6.000 miloi peseta.

Aurreproiektu honek Leioako erdialdetik pasatzen den errepide zatiaren estalketa aurkezten du, hau da, estalitako 310 metro izatetik (egungo Bulebarra) 620 metro izatera. Honek, 80ko hamarkadan egindako “Avanzadaren bikoizketaren proiektuak” estali gabe utzitako tramo biak estaltzea suposatuko litzateke. Modu horretan, Leioako erdialdearen azpitik pasatuko da Avanzada, Iturribideko zonaldetik, Bidekurtzioko plaza pasatu ostean eta Mendibile pasabidea dagoen tokitik, Artatzagane auzora eramaten dituen biribilgunera arte, hots, Skate Parkaren albora arte.

Foru Aldundiaren asmoen artean tunela bere osatasunean Europar segurtasun arauei moldatzea da. Horren arabera, tunelak izan beharko luke; kanpora ematen dituzten 8 ebakuazioa galeria, suteen kontrako sare hidratatzailea, BIEak eta su-itzalgailuak, aireberritze sistema mekanizatua eta airea ateratzeko putzua, SOS posteak, megafonia eta irratikomunikazioak, seinale dinamikoak eta argiztapena, kontrol sistema zentralizatu batez gain.
Proposatutako aurreproiektuaren ildo nagusiak biltzen dituen dokumentu hau Udalaren esku dago egun, aztertzeko eta iradokizunak plazaratzeko azken proiektuari forma emateko. Horregatik Udala helburu bikoitzarekin dabil lanean. Alde batetik, herri erdialdea irabaziko dituen azaleraren urbanizazioa definitu beharko du gaur egungo erabilpenak mantenduz, oinezkoentzako iragazkortasunean irabaztea eta berde guneak handitzea. Bestetik, Udalak estaliko den azalera handiagoa izatea proposatuko du, batez ere Iturribideko tunelaren amaierara arte luzatzea, Bidekurtzio bidegurutzetik hurbil.

Avanzadaren estalketa handitze honekin, Bizkaiko Foru Aldundiak, 2005. urtean Leioako Udalarekin sinatutako hitzarmena betetzea bilatzen du, bertan, Leioako herri erdigunetik pasatzen den errepidea, Avanzada, hobetzearen alde egin zuten, 1999.urtean Udaleko alderdi politiko guztien baietzarekin egindako eskariari erantzuna emanez.

Aldundiak, bere proposamena egiterakoan, Avanzadak eragiten dituen hainbat arazo aztertu ditu, barrera efektua eta kontaminazio bide desberdinak, eta hauentzako irtenbide posibleak: gizarte onarpena, ingurumen osasungarritasuna, funtzionalitatea, segurtasuna, aukera teknikoak eta bidegarritasun ekonomikoa. Honen arira, ia kilometro biko eztalketa osoa egitearen kontra azaldu da hainbat arrazoiengatik. Lehenengoz, zailtasun tekniko eta kostu ekonomiko altuegia suposatuko zuelako. Bigarrenik, herriko hainbat lotura erabilezin bihurtuko liratekeelako, Mendibile (biribilgunea), Kandelazubieta (lurrazpiko pasabidea) eta Artaza (suhiltzaileak), Leioako lotura garrantzitsuak direnak gaur egun. Hirugarrenik, eta azkenik, mota honetako irtenbide batek inguruetako herriekin solidaritate falta suposatuko lukeelako (Avanzada Getxo edota Erandiotik ere pasatzen delako).

Leioako Udalak bere iradokizunak Aldundiari bidaltzen dizkion momentuan, 2009. urtearen hasieran proiektua lizitatuko du eta honek 2010.ean behin betiko dokumentua lortzea ahalbidetuko du, aurrekontu foraletan kontutan izatekoa.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa