Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-12-10 Txakurren jabeei zuzendutako kanpaina berria Sei hilabeteko iraupena izango du eta Leioako jabeen ohiturak aldatzeko helburua du
Presentación de la campaña / Kanpainaren aurkezpena

Leioako Udalak herriko zonalde berdeak eta komunitarioak zaintzearen aldeko kanpaina zabaldu du, bereziki txakurren jabeei zuzendutako kanpaina hain zuzen ere. Euren animalien kakak ez jasotzerakoan ordaindu behar izango duten isunen arriskuen berri ematen da kanpaina honen bidez, modu sinpatiko eta informatiboaren bidez.

Herrian erroldatuta dauden 1.500 txakurren jabeei jakinaraziko zaie kale zein berde guneetatik txakurren kakak ez jasotzeak 30,05 eurotik 601,01 euroko isuna suposatu dezakeela.

Kanpaina hau lau formatu desberdinekin leioaztarren arreta bereganatu nahi izango du, eta honetarako bi lengoai erabiliko dira; bata “inplikatuena”, txakurrak euren jabeei zuzentzen dira, eta bestea, instituzionala, serioagoa eta ekintza hauen eraginen berri ematen dituena.

Lau formatoak hauek izango dira; liburuxka informatiboa (8 orrialdeko 12.000 ale), lorategien sentimenduak azalaratzen dituzten bunbuiloak (100 bunbuilo 4 mezu ezberdinekin), txartel horiak (1.000 ale) eta batzeko poltsak eramateko tresna (500 hezur).

Lehenik eta behin, aste honetan Leioako herritar gehienek txakurren gaineko arauetaz informatzen duen liburuxka jaso dute etxean, eta arau hauek ez betetzean jartzen diren isunetaz ere ohartzen du. Honetaz gain, etxeetako ateetan kartelak jarriko dira, komunikabideetan ere eta herriko hainbat tokitan opissak izango dira ikusgai.

Bestetik, Leioako berde guneak eta lorategiak bizitu egingo dira eta beren sentimenduak kanporatuko dituzte “bunbuiloen” bitartez, adibidez “irtenbidea zure eskuetan dago” bezalako esaldiekin, herritarren artean begi inpaktua sortuz.

Ekintza hauetaz gain, zortzi pertsonetako talde batek, Auzolan taldea hain zuzen, zonalde hauetako zaintza egingo dute txakurren jabeei liburuxkak banatzeko, kanpainaren eta isunen berri emateko. Honela, txakurarren kakak jasotzen ez duen herritarrari txartel hori bat emango zaio ohartarazpen modura.

Azkenik, ingurumenaren aldeko jarrera hau errazteko helburuarekin Udalak opari bat emango die jabe batzuei, txakurren kakak jasotzeko erabiltzen diren poltsen hezur formako banatzaile modernoa.

Dena dela kanpaina hau ez da guztiz berria Leioan, joan den urtean ere Udalak antzeko ekintza bat jarri zuen martxan helburu berdinarekin, eta, epe laburrean, oso emaitz onak eman zituen, berde guneak nabari hobetu ziren eta herritarrak kontzientziatu egin ziren.

Baina denboraren poderioz eragin baikor hori galtzen joan da eta Udalak berriro ere gogora ekartzeko beharra ikusi du, gure kaleak eta zonalde komunitarioak garbi mantentzeko denon mesederako.

Erlazionatutako dokumentuak:

Liburuxka (pdf, 433 kb)

Txartela (pdf, 100 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa