Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-03-10 Martxoak 20, Pop Rock Lehiaketarako maketak aurkezteko azken eguna
kl / kl

Oraindik ez duzue aurkeztu zuen maketa? Zeren zain zaudete? Gogoan izan martxoaren 20an amaitzen dela Leioako XI. Pop Rock Lehiaketara maketak aurkezteko eta parte hartzeko epea.

Nahi duten talde guztiek lehiaketan parte hartu ahal izango dute, disko bat baino gehiago kaleratu eta aurreko edizioetan saria (lehenengo sariak edo accesita) irabazi dutenak izan ezik. Betiere, gutxienez taldekide bi 14 eta 35 urte bitartekoak badira.

Leioako XI. Pop Rock Lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek, 2011eko martxoaren 20a baino lehen, gutxienez 5 abesti dituen CDa bidali beharko dute. Gutunazal batean eta posta ziurtatuz helbide honetara bidali behar dira, ondokoak agertuz:

Leioako XI Pop Rock Lehiaketa
Aterpe Leioa Gaztegunea
Aldapabarrena, 2
48940 Leioa (Bizkaia)

Erlazionatutako dokumentuak:

Oinarriak (pdf, 765 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa