Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-03-09 Leioa gero eta seguruagoa
poli / poli

Leioan segurtasuna gero eta handiagoa da urteak pasa ahala. Erakundeetatik jasotako azken datuen arabera Leioako delituen indizea 29,55ekoa da 1.000 biztanleko, hau da, eskualdeko herrialdeen indizea baino %40 gutxiago eta Bizkaiko indizea baino %38,5 gutxiago. Segurtasunerako Udalak bideratutako diru kopurua 2.381.877 eurokoa izan da aurten, hots, udal aurrekontuaren %6,35.

Datu hauekin bat dator Leioako Udaltzaingoak egindako azken txostena. Hauen arabera 19 lagun atxilotu ziren iaz udalerrian, guztiak gizonak. Atxiloketa hauen arrazoiak ohikoak dira; alkoholemia, genero indarkeria, lapurreta edota zigor hausketak.

Honetaz gain aipatzeko da baita ere atxilotuei emandako tratuengadik ez dela inongo salaketa edo kexarik jaso, ez Arartekoren aldetik ezta ere herritarren aldetik. Honen arrazoi nagusia izan daiteke, azken urteetan finkatutako grabazio sistema, hau da, atxilotuek udaltzainen espetxean dauden artean une oro grabatuta egoten direla, euren eskubideak eta duintasuna bermatzeko.

Joan den urtean Leioak 611 diligentzi penal bideratu zituen epaitegietara –2009.urtean baino gutxiago-, hauetatik 516 udalerrian gertatutako ekintzengatik eta 95 beste herri batzuetan gertatutakoengatik. Astuntasun gutxiagoko delituak eta genero indarkeriako kasuak ere gutxiagotu egin ziren iaz, ostera lokaletan zein etxeetan egindako lapurretak gehiago izan ziren, hau egungo egoera ekonomikoak eragindako fenomenoa izan daiteke.

Genero indarkeria
Genero indarkeria jasaten duten biktimen babesa Leioako Udaltzaingoaren konpromezu izaten jarraitzen du, hainbat denbora eta baliabide pertsonal bideratuz.

Joan den 2010.urtean 20 babes agindu jaso ziren Leioan, gehiengoak emakumeei zuzendutakoak, aurreko urtean baino 11 gutxiago. Hauek aurreko urteetan martxan jarritako beste 79 aginduekin batzen dira, hau da, guztira 99 babes agindu daude indarrean egun Leioan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa