Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-02-09 ‘Vaya semanita’ eta maila handiko musika otsailean
vaya semanita / vaya semanita

Kultur Leioak egitarau berezia du prest otsaileko hil honetarako, hurrengo egunetan zehar musika izango da nagusi, nazioarte mailako musikari ezagunak izan ditugu Leioan, hauen artean, Luthea Salom, Julián Kanevsky edota El Lichis.

Honetaz gain antzerkia ere nagusi izango da hil honetan, ‘Vaya Semanita’ telebista saioko protagonistak Leioan egingo dituztelako saio bi. Euskadin arrakasta itzela lortu duen antzerki lana izango dugu Leioan egun ezberdin bitan. Gainera, txikientzako ere antzerkia izango da otsailean, izan ere ecología eta berziklapenaz sentzibilizatzeko lana izango da ikusgai Kultur Leioan.

Amaitzeko, erakusketa ezberdin bat ikusteko aukera ere izango dugu Kultur Leioako erakusketa gelan. Oraingoan Jose Hornaren argazkiak izango dira ikusgai, jazz-aren maisuak lanean erakusten dituzten argazkiak.

Erakusketa
‘Bits of Jazz’
Jose Horna. Fotografíasde exposiciones.

Non/Donde: Erakusketa gela / Sala de exposiciones
Egunak/Cuando: Otsailaren 3tik 27ra arte / Del 3 al 27 de febrero
Ordutegia/Horario: Astelehenetik ostiralera: 10:00 - 20:00. Larunbatak, igande eta jaiegunak 11:00etatik 14:00etara 17:00etatik 20:00etara

Antzerki Familiarra
M O N D O F L U R S S
Kolore bitxiak

Non: Auditorium
Egunak: Otsailak 13
Ordutegia: 12.30ean / 18.00etan
Sarrera: 5 €
Plastikozko soinua. Plastikozko poltsek hainbeste lagundu digute, eta orain traba egiten digute, zikindun egiten gaituzte, hainbeste dira-eta. Elkarren aurka talka egiten duten poltsek, bizia hartzen dute azkenean, eta objektu, paisaia, animalia… bilakatzen dira, modu irudimentsuan eta harrigarrian. Plastikozko itsaso bat mugitzen. Mugimendua tresna bat da arte eszenikoak haur txikiengana hurbiltzeko. Hausnarketa txiki eta xume bat dugu hemen, gaur egungo kontsumomailarekin jarraituz gero etorriko zaigunari buruz.

VAYA SEMANITA
Glu-Glu producciones

Non: Auditorium
Egunak: Otsailak 25-26
Ordutegia: Otsailaren 25ean 20.30ean eta 22.00etan eta 26an 20.30ean
Sarrera: 15 €
Vaya Semanita umorezko programa arrakastatsu bat da. 2003. urtetik hona, astean behin ematen dute ETBn, ostegunetan. Gaurkotasunik hurbilenaren kronika da: politika, gizarteko harremanak, bikote-harremanak, lana, futbola, herri-kirolak, euskal idiosinkrasia… nahasten ditu, ikuspegi satiriko, garratz eta lotsagabe batetik.
Orain, esketxik onenak ikusi ahal izango dituzu zuzenean, zure antzokian. Esketx horietan, parodia agertzen da, gure gurasoek, seme-alabek, auzokoek, nagusiek, adiskideek, gure emazteen edo senarren maitaleek edota gure lagunek bizi izan dituzten egoeren parodia. Azken batean, eguneroko bizitzako pasarte txikiak dira, eta horiek ikusiz geure burua ere ikusiko dugu bertan.

Musika
L U T H E A S A L O M
Kick in the head

Non: Auditorium
Egunak: Otsailak 11
Ordutegia: 21:00etan
Sarrera: 10 euro
Kantautore gazte hau kanadarra da jatorriz, baina sustrai hispanoak ditu, eta gaur egun New Yorken bizi da. Hasierako kantaria izan da Alanis Morissette, Norah Jones eta Emmylou Harris bezalako artisten kontzertuetan. Malcom Burnen babesa izan du lehenengo bi diskoetan, “Out of without” eta “Sunbeam surrounded by winter” (2008) izenekoetan –Burnek Grammy bat irabazi zuen, eta U2 taldearen ekoizlea den Daniel Lanoisen ohiko soinu-ingeniaria da–. Oraingoan, kantautoreak hirugarren diskoa aurkeztuko digu. Valentí Adellek eta Chris Badamik ekoitzi dute, istorio intimistaz beterik dago, eta oso laudatua izan den berezko estiloa landu du.

THE TROUBLEMAKERS BLUES REVIEW

Non: Ambigú
Egunak: Otsailak 18
Ordutegia: 20:00etan
Sarrera: 6 euro
Julián Kanevskyk –Andrés Calamaroren taldeko gitarra-jotzaileak–, Paxek, Manolo del Campok –Def con Dos taldeko gitarra-jotzaile eta musikagileak– eta La Cabra Mecánica taldeko Lichisek bidaia bat egingo dute 50eko hamarkadako Chicago Blues soinutik. Willie Dixon, Howlin’ Wolf eta Muddy Watersen musikarekin abiatuko dira, eta Tom Waits, Omar Kent eta antzeko musikarien doinuekin emango diote bukaera bidaiari. Road movie musikal bat zuri-beltzean, blues-a argi eta garbi maite dutenentzat, eta, oraindik ez jakin arren, musika hori maite duten horientzat.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa