Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Maiatzaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-12-17 Aldapa-Ondizko Babes Ofizialeko Etxebizitzak hilabete bi barru hasiko dira martxan
ondiz / ondiz

Aldapabarrenako (Ondiz vacante) zonaldean eraikiko diren Babes Ofizialeko 102 Etxebizitza egiteko baimena eman du Udalak. Azken pausu hau eman eta gero, eta aurreikuspenen arabera, otsaila aldera hasiko dira Babes Ofizialeko Etxebizitzak eraikitzen.

Honekin batera, inguruko urbanizazio lanak esleituko dira laster, ahal izanez gero 2010.urtea amaitu baino lehenago.

Baimen hau eman eta gero, Udalak 2011.urtean eraiki behar diren 57 etxebizitza tasatuen baimenak ere onartzeko prozesuan sartu da. Horrela ba, laster sartuko den urte berri honetan promozio biak jarriko dira martxan zonalde berean, 57 etxe tasatuak eta 102 Babes Ofizialekoak, guztiak zozketatuak jada.

Eraikitze lan hauek ematen diren bitartean urbanizazio lanak ere emango dira zonaldean. Trafikoarentzat zein oinezkoentzat bide berria irekiko da Ondiz norabidean, Ondizdorrearen parean, erabilerraztasuna sustatuz. Bide berri hau etorkizunean egingo den beste errepide baten lehen fasea osatzen du. Errepide osoa amaituta dagoenean Ondizko auzoa inguratuko du, auzoaren semi peatonalizazioa erraztuz, eta Txorierri auzoarekin lotura sortuz, euren herritarren erosotasuna bermatuz.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa