Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-12-16 Garapenerako diru laguntzak esleitu ditu Leioako Udalak
india / india

Leioako Udalak banatu ditu jada garapenerako lankidetza proiektuetarako diru laguntzak. Zazpi proiektuen artean banatu da aurrekontu hau, eta aurten, berrikuntza bezala ordenantza berriaren arabera banatu da diru hau.

Diru kopuru honetatik, 81.190,33 euro Leioak harreman berezia mantentzen duen herrialde bitara bideratuko dira, Sahara eta Dominikar Errepublika, hain zuzen. Alde batetik, EDEX elkarteak 40.599,59 euro jasoko ditu Dominikar Errepublikako Santiago eskualdean lan egiteko. Bestalde, FATH leioaztar elkarteak, Saharar herrialdearen alde lan egiten duenak, bi ekintza desberdinetarako diru laguntza jasoko ditu, batetik 5.400 euro saharar umeak gure artean hartzeko “Vacaciones en paz” izeneko egitasmoarekin, eta bestetik basamortuko errefuxiatu-guneetan, laguntza humanitarioko hainbat proiektu garatu ahal izateko 40.630,74 euro emango dizkio Udalak Gobernuz Kanpoko Erakunde honi.

Udal proposamena da diru laguntza hauek aukeratutako herrialde txiro hauetako emakume eta gizonei on gehien egiten dioten proiektuetara bideratzea. Horregatik, diru laguntzak ematerakoan kalitate teknikoa, eta azken helburuarekin koherenteak diren proiektuek lehentasuna dute txirotasunaren kontra egiteko. Aukeratutako proiektu hauek genero berdintasuna bermatzen dute, partehartzea eta antolakuntza, errespetua eta giza eskubideen promozioa zein ingurumen jasangarritasuna. Emakumeen jabekuntza bermatzen dituzten proiektuak baloratu dira batez ere.

Honetaz gain, esan beharrekoa da ere, urtean zehar beste bi herrialdeei ere laguntza eman zaiela partida honetatik. Herrialde hauek Txile eta Haiti izan dira, bizi izandako egoera latzak direla eta berehalako laguntza behar zutelakoan Leioak diru laguntzak bidali zituen; Haiti herrialdera 6.000 euroko laguntza, eta Txilera 2.360 euro, azken hau kontzertu benefikoan batutakoarekin batera 6.000 euroko diru partida osatzen zuen.

Aipatutako diru laguntza guzti hauek 170.000 euro batzen dute. Erreserban dagoen 34.838,74 euroekin batera Udaleko aurrekontuaren %0,7 osatzen duena. Erreserba hau ustekabeko hondamendiak, sentsibilizazio kanpainak eta Saharako janarien karabanarako bideratuta egongo da.

Erlazionatutako dokumentuak:

Taula (msword, 21 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa