Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-11-21 Argazki animazio izango da igandean genero indarkeriaren kontra egiteko Goizeko 12.00etatik 14.00etara eta arratsaldeko 17.00etatik 19.00etara kalean izango da Leioako Udalaren Berdintasun arloak urte honetan Emakumeen aurkako Indarkeriaren Kanpaina modu bereziz indartu nahi izan du udalerriko gizon eta mutil gazteek barneratuz, genero indarkeria ekiditzeko konpromesuarekin. Helburu horrekin antolatu diren ekintza guztietatik lehena igande honetan izango da Leioako kaleetatik zehar.

Horrela, nahi duenak emakumeei zuzendutako indarkeriari ezetz esan nahi baldin badu argazki baten bitartez egin ahal izango du igandean. Egun osoan eta herriko hainbat lekutan, kalerik kale ibiliko den argazkilari batek kanpainan boluntarioki parte hartu nahi izango duten pertsonei argazkiak egingo dizkie. Honen ordutegia goizean 12.00etatik 14.00etara, eta arratsaldez 17.00etatik 19.00etara izango da.

Jarraian, erakusketa bat antolatuko da argazki guztiekin eta erakusketara hurbiltzen den pertsona guztiei argazkiaren kopia bat emango zaie. Erakusketa Kulturren Ambigú aretoan izango da 2008ko abenduak 4an, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa