Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 30a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-09-06 Jagoleentzako zerbitzu psikologikoa martxan da berriz ere Leioan
cartel cuidadoras / cartel cuidadoras

Leioak martxan jarri du berriro mendekotasun duten pertsonen jagoleentzako doako zerbitzu psikologikoa. Parte hartu nahi duten jagoleek 94.623.27.44 edota 609.33.59.50 telefonora deitu behar dute izena emateko.

Zerbitzu hau Leioako Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, martxan jarri zuen ZAINDUZ proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu honek hainbat doako zerbitzuak eskaintzen dizkie Leioako jagoleei eta mendekotasuna duten gaixoei ere.

Proiektu honen helburu nagusienetarikoa da mendekotasuna gutxitzea gaixoetan eta euren jagoleen bizi kalitatea hobetzea. Zerbitzu psikologiko hau, bereziki jagoleetan oinarritzen da, euren eguneroko arazoak eta bizimoduaz berba egiteko txoko eskaintzen diete, eta denen artean, bizimodu hori ahalik eta modu onenean eramatearen tresnak bilatzen dituzte.

Psikologia talde hau astero batzen da, astearteetan 16.30tik 18.00etara, parte hartzeko interesa dutenak edozein momentutan deitu dezakete 94.623.27.44 edo 609.33.59.50 telefonoetara eta Igor-ekin berba egin izena emateko.

Erlazionatutako dokumentuak:

zainduz (pdf, 221 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa