Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 30a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-09-01 Uda igarotzera etorritako saharar umeak agurtu ditu Leioak ostiralean Festa ostirala honetan izango da Euskal Etxeen plazan arratsaldeko 18.30ean.
saharaui / saharaui

Leioako Udalak eta FATH elkarteak uda igarotzera etorritako saharar umeak agurtuko dituzte ostiralean ekitaldi berezi batekin. Festa, ostirala honetan izango da, Euskal Etxeen plazan arratsaldeko 18.30ean. Hitzordu honetan ez dira faltan izango magoak eta pailazoak.

Lemam, Salem, Mufida, Ahjeb y Sidahmed –ek hilabete bi pasa izan dute Leioako bost familien artean, egun hauetan zehar umeen artean ohikoak diren udako ekintzak egin dituzte (igerilekuak, hondartzak...) baina eurentzat esanahi berezia izan dute egun hauek, urtean zehar duten bizimodua kontutan izanda oporraldi hau izugarrizko opari izan da eurentzat. Saharan bizi behar izaten duten egoera oso gogorra da urtean zehar hainbat beharrizan dituztelako baina uda aldean areagotu egiten da temperatura altuak direla eta.

Baina aisialdi eta ekintza dibertigarriak egiteaz gain, ume hauek hainbat mediku espezializatuekin izan dira euren osasuna baloratzeko, eta Leioan izan diren egun hauetan euren elikadura ere hobetu dute, barazkiak, fruta eta esnekiekin batez ere, basamortuan lortu ezin ditzaketen produktuak, hain zuzen ere.
Honetaz gain,ume hauek ez dira esku hutsik joango, Udalak eskolarako materiala oparituko die, eta hartu dituzten familiek pakete berezia emango dizkiete euren familiekin gozatzeko, besteak beste, jatekoa, erropak eta zapatak.

Beraz, jaialdi berezi honekin gazte hauen agurra ospatu nahi da modu berezi batean, baina honetaz gain egun hauetan zehar hartu duten familiei eskerrak emateko momentua izango da, euren solidaritatea eskertzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa