Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-06-18 Leioaztarrok... Eneko Arruebarrena, Leioako Alkatea
eneko / eneko

Badatoz berriro ere San Joanak gure herrira, eta horiekin batera, Leioa egun hauetan alaitasunez eta umore onez beteko duten ekitaldiekin gozatzeko aukera paregabea. Parranda.

Ez izan zalantzarik, parte hartu datozen egunotan programatu ditugun jai ekitaldi ugarietan, eta jakina, gozatu! Baina arduratsu eta abegikor jokatu, zentzudun. San Joan jai hauek badira, beste alde batetik, Leioa berezko nortasunezko herri bilakatzeko ahaleginaren zati, herrikide guztiak integratzen dituen komunitatea, udalerriak bizi duen eraldaketaren adibide garbia.

Orain daukagu aukera. Ziurgabetasun ekonomikoa nagusi den aldi honetan, eguneroko ardurak alde batera utz ditzakegu apur batez, zergatik ez? Eta horrela, elkartzeko eta elkarrekin gozatzeko dugun ahalmena kanpora atera, eta bide batez, hurbilduko diren guztiak esku zabalik hartu gure jendearekin bat egin dezaten.

Atera gaitezen kalera bada, nekeetan irria ezpainetan, elkarrekin ibil gaitezen eta jaietan parte hartu. Egin dezagun, Leioan, egun hauetan, ondo pasatzea guztion helburu.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa