Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-06-16 "El viaje de mi padre" ostirala honetan Kultur Leioan
elviajedemipadre / aitaren

Promes egitea erraza da. Patxik promes egin zion amari aita zainduko zuela, egunen batean biak bakarrik gelditzen baziren. Egun hori heldu egin da. Aita eta semea bakarrik gelditu dira, elkarrekin baina bakarrik: aita, bere munduan; eta semea, mundu honetan leku bat topatu ezinik. “Zergatik joan zinen zu eta ez bera?”, galdetu dio semeak joan den amari. Promes egitea erraza da, baina promes egindakoa betetzea zeregin zaila da, batez ere ez duzunean ezagutzen aurrean daukazuna.

“Gauzak baino ez dira zaharrak”. Zer gertatzen da pertsonekin?

Krudela bezain hunkigarria den istorioa; ez zaitu axolagabe utziko.

Zuzendaritza: Arantza Iturbe, Agurtzane Intxaurraga
Aktoreak: José Ramón Soroiz, Joseba Apaolaza
Musikaria: Javier Muguruza
20:30h.
12 €
Auditórium Kultur Leioa

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa