2010-05-05
Fernando Astorki Txirrindu lasterketaren XIII.edizioa igandean ospatuko da
Urtero legez, Leioak Fernando Astorki, Espainiako Biraren medikua izan zena 25 urtez, izena duen Txirrindu lasterketa ospatuko du, datorren igandean hain zuzen ere.
Bizkaiako txirrindularien topaketarik garrantzitsuenen artean dago hau, iaz 400 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten, hauen artean, txirrindulari profesionalak eta Virginia Berasategi triatleta, besteak beste.
Froga honetan izena emateko irteera baino lehenago egin beharko dute parte hartzaileek, hau da, maiatzaren 9 goizeko 9.30ean baino arinago. Aurretiz ordaindu ezkero 10 euroko kostua izango du lasterketak, bestalde egun horretan 12 euro ordaindu beharko dute parte hartzaileek.
Ibilaldia 95 kilometrokoa izango da eta toki hauetatik pasako da; irteera Sakoneta kiroldegian, Lezama, Txorierri, Gernika, Mungia, Andrakas, Plentzia, Urduliz, Unbe eta amaiera, Sakonetan berriz ere, eguerdiko 14.00etan gutxi gorabehera.
Esan beharrekoa da XIII.edizio hau Pedro Horrillo txirrindulariari omenez egingo dela, joan den urtean izandako istripu larria pasatu ostean.