2024-04-23
Zabalik dago 2024ko San Juan jaietako kartela aukeratzeko herritarren bozketa egiteko epea
Gaurtik hasita eta datorren astelehenera arte, apirilaren 29ra arte, herritarrek gustukoen dituzten lanen aldeko botoa eman ahal izango dute, udal kultura webgunearen bidez edo aurrez aurre, Kultur Leioan.
Leioako Udalak gaur ireki du San Juan 202ko jaietako kartela aukeratzeko herritarren bozkatzeko epea, apirilaren 29ra arte, astelehena barne.
Kuadrilletako ordezkariak eta kulturaren, diseinuaren eta komunikazioaren munduarekin zerikusia duten pertsonek osatutako epaimahai batek 5 kartel finalistak aukeratu ditu lehiaketa honetara aurkeztutako 19 proposamenen artean.
Herritarrek, behin bakarrik, gustukoen dituzten hiru kartelei eman ahal izango diete botoa, 3, 2 eta 1 botorekin, udalaren kultura webgunearen bidez
edo Kultur Leioan bertan botoa emanez, bertan azaltzen baitira lan finalistak.
Epaimahien eta hiritarren boto gehien jasoko dituen kartela 2024ko San Juan jaietakoa izango da.