Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-04-08 Udala Osakidetzarekin elkarlanean ari da Paziente Aktiboaren programa abian jartzeko Leioan Taldeko tailerra da, parte-hartzailea. Udalerriko bizilagunek bizi-ohitura osasungarriei buruz ikasi ahal izango dute, eta emozioak hobeto kudeatzeko tresna berriei buruzko ezagutza eskuratu.
/

Leioako Udala Osakidetzarekin elkarlanean ari da herrian Paziente Aktiboa programa martxan jartzeko. Ekimen honen helburua herritarrek osasunari dagokionez duten proaktibitatea sustatzea da.

Horretarako, gaixotasun batekin edo gehiagorekin bizi diren pertsonek, Osakidetzak programaren begirale izateko akreditazioa jaso duten zaintzaileek, taldekako tailer parte-hartzaile bat dinamizatuko dute. Tailer horretan, bizilagunek beren osasuna, emozioen kudeaketa eta bizi-ohitura osasungarriak hobetzen lagunduko dieten esperientziak ikasi eta ezagutu ahal izango dituzte.

Osakidetzaren tailer honetan Udalak bere Gizarte Politiken arloaren bitartez laguntzen du, eta zortzi saiotan egingo da, bakoitza bi ordu eta erdikoa. Lehenengo hiru topaketak apirilean izango dira, 15, 22 eta 29an; hurrengo laurak maiatzean izango dira, 6, 13, 20 eta 27an, eta azkena ekainaren 3an. Saio guztiak Mendibileko Eskoletan egingo dira eta parte hartzeko beharrezkoa da Leioako Osasun Zentroarekin harremanetan jartzea.

REDES SOCIALES:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA

Erlazionatutako dokumentuak:

KARTELA (pdf, 220 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa