Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-03-21 Korrikak Leioako kaleak jendez bete ditu euskararen alde Leioako alkate Iban Rodriguez Etxebarriak, Euskara zinegotzi Ugaitz Zabalak eta Udalbatzako beste pertsona batzuek lagunduta, eraman du lekukoa ibilbidearen zati batean, Udalak euskararekin, erabilerarekin eta normalizazioarekin duen konpromisoa agerian uzteko.
/

Korrikaren XXIII. edizioak euskararen aldeko pertsonaz bete ditu Leioako kaleak. "Harro Herri" lelopean, Korrika 8: 30ak aldera iritsi da Lamiakora, Txopoeta, Udondo eta Elexalderekin jarraitzeko.

Leioako alkate Iban Rodriguez Etxebarriak, Ugaitz Zabala Euskara zinegotziarekin eta Udalbatzako beste pertsona batzuek lagunduta, eraman du lekukoa Leioako ibilbidearen zati batean, Leioako Udalak euskararekin, erabilerarekin eta normalizazioarekin duen konpromisoa agerian uzteko. Alkateak Mastitxu Euskaltegiko langile eta ikasleen eskutik jaso du lekukoa eta Gure Ohitura Dantza Taldeko ordezkariei eman die.

Korrikaren esparruan, Udalak eta AEK-k, ekimenaren antolatzaileak, Leioako kaleetan euskararen erabilera sustatu nahi duten beste hainbat jarduera antolatu dituzte eta aurreko egun hauetan garatu dira, hala nola, Korrika Txikia, diskorrika, ipuin kontaketa saioak, zinea, pilota txapelketa eta zirku tailerra.

EUSKARAREN ERABILERA NORMALIZATZEKO PLANA

Hain zuzen ere, gaur goizean Leioako Udalak 2023-2027 Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartu du Udalbatzaren ohiko bilkuran. Dokumentuak bi erronka nagusi ezartzen ditu: batetik, euskararen kudeaketa aurreratua bermatzea, eta, bestetik, euskararen presentzia eta erabilera areagotzea lan-harremanetan, bai eta herritarrekiko harremanetan ere, ahoz zein idatziz, leioaztarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa