Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-03-13 "Harro Herri", Korrikaren XXIII. edizioa datorren ostegunean, martxoak 21, iritsiko da Leioara Korrika Lamiakotik sartuko da, aurreikuspenen arabera, 8:37h. inguru, Txopoeta eta Udondotik igaroko da Elexaldera iritsi arte, 8:55h. aldera.
/

Martxoaren 21ean, osteguna, iritsiko da Leioara Korrikaren XXIII. edizioa, "Harro Herri" lelopean. Irundik abiatuko da bihar, martxoak 14, osteguna, eta martxoaren 24an amaituko du ibilbidea, Baionan, 2.700 kilometro egin ondoren.
Korrika Lamiakotik sartuko da, 8:37h. aldera, Txopoeta eta Udondotik, Elexaldera iritsi arte, 8:55h. inguru. Azken tarte horretan, Leioako alkate Iban Rodriguez Etxebarria izango da lekukoa eramango duena, Udalak euskararekiko, bere erabilerarekiko eta normalizazioarekiko duen konpromisoaren erakusgarri.

EUSKERA SUSTATZEKO BESTE JARDUERA BATZUK

Korrikaren esparruan, Udalak eta AEK-k, ekimenaren antolatzaileak, euskararen erabilera sustatu nahi duten aisialdiko beste jarduera batzuk programatu dituzte.

Gaur bertan, "Ispiluak" ipuin kontaketa bi saioekin hasi dira hauek. Lehen emanaldia gaur goizean izan da Leioako Musika Eskolan eta bigarrena gaur arratsaldean izango da Kultur Leioan, 19:00etan. Herritar guztiei irekita badaude ere, batez ere, Leioako euskaltegietako ikasleei zuzenduta daude.

Leioako ikastetxeetako ikasleak izango dira Korrikaren lekukoa hartzen lehenak, modu sinbolikoan, martxoaren 15ean, ostirala, Korrika Txikian. Haur eta gazteek herriko kaleak zeharkatuko dituzte musika eta animazioarekin amaitzeko Errekalde plazan.

Arratsaldean, 17:30etatik 19:30etara Zirko Tailerra izango da nagusi Euskal Etxeen Plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Barandiaran ikastetxeko patioan egingo da.

Azkenik, martxoaren 15ean ere arratsaldeko 18:30etatik aurrera, Leioako Udaletxeko frontoian Leioako III Pilota Topaketa izango da. Hartzak Pilota Elkarteak, Atxiki Pilota Elkarteak, Betiko ikastolako pilota taldeak eta Leioako emakumezkoen pala taldeak hartuko dute parte.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa