Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 02a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-03-07 Leioako Berdintasunerako V. Plana diseinatzen eta egiten hasi da Modu parte-hartzailean eta elkarlanean egingo da, udaleko ordezkari politikoen eta teknikarien, gizarte-eragileen eta leioaztarren artean.
/

Leioako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Plana abian jarri du Udalak. Diseinua modu parte-hartzailean eta elkarlanean egingo da ordezkari politikoen eta udaleko teknikarien, gizarte-eragileen eta leioaztarren artean.

V. Plan honen helburu orokorrak hauek dira:
• Berdintasuneko aurrerapenak eta hobekuntzak ezagutzea, lau urteko lanaren ondoren.
• Datozen urteetarako berdintasunaren arloko plangintza eta orientabideak zehaztea.
• Leioako udalerritik gertu dagoen plan errealista bat izatea.
• Plan bat egitea herritarrekin eta herritarrentzat.
• Berdintasunaren presentzia handitzea udal-agendan, haren jarduera eta eremu guztietan.
• Berdintasunerako gobernantza lantzea udal-arlo guztietan.

Gainera, beste helburu espezifikoago batzuk ere nabarmentzen dira, hala nola udaleko arlo bakoitzean berdintasunaren erreferenteak identifikatzea Berdintasunerako Sailarteko Batzordea osatzeko, aurrera egiten jarraitzeko indarguneak eta hobetu beharreko arloak identifikatzea, eta langileak berdintasunaren arloan sentsibilizatzea, besteak beste.

EBALUAZIOA ETA DISEINUA
V. Planaren zati gisa, Udalak hainbat topaketa eta elkarrizketa jarriko ditu abian udalerrian berdintasunaren arloan inplikatuta dauden eragileekin, eta galdetegi bat ere emango da, genero-desberdintasunekin amaitzeko Leioan garatutako ekintzei buruz herritarrek duten balorazioa eta ezagutza jasotzeko.

Galdesortara zuzenean sartu eta bidali daiteke esteka honetan klik eginez, udalaren web orritik ere jaitsi daiteke (erantsitako dokumentua) eta berdintasuna@leioa.eus helbidera bidali.

Azkenik, ebaluazioaren eta diseinuaren zati gisa, dauden datuak eta estatistikak berrikusiko dira, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan zer aurrerapen egin diren eta zer gai hobetu behar diren jakiteko.

GALDESORTA, ERANTSITA.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA

esteka

Erlazionatutako dokumentuak:

GALDESORTA (pdf, 114 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa