Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-04-27 Txilinbueltakak urteko hirugarren irteera prestatu du Izenemate epea bihar bertan hasten da eta maiatzaren 5era arte izango da zabalik
eliza / eliza

Txilinbueltaka programak aurtengo hirugarren irtenaldia prestatu du datorren hilerako, maiatzaren 21etik 23ra, Aguraingo Elkartetxera hain zuzen ere. 1998 eta 2003 bitartean jaiotako Leioako ume euskaldunek parte hartu ahal izango dute irtenaldi programa honetan.

Izenemate epea bihar bertan hasten da eta maiatzaren 5era arte izango da zabalik, Kultur Leioan dagoen Euskara Zerbitzuan 9.00etatik 14.00etara. Gogoratu behar da irtenaldi hauek kopuru mugatua dutela, beraz zenbat eta arinago izena eman hobe.

Izena emateko erantsita dagoen dokumentua bete behar da eta Osakidetzako txartelaren fotocopia aurkeztu. Ezin dugu ahaztu, ekintza honen helburua aisialdian euskarazko gune bat izatea da, beraz egitarau honetan parte hartzen dutenek gaitasun nahikoa beharko dute egun horietako elkarbizitza euskaraz egiteko.

Erlazionatutako dokumentuak:

Izenemate orria (pdf, 333 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa