Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-01-23 Leioako Umeen Kontseiluko haurren hausnarketak udalerrian zehar ibiliko dira erakusketa ibiltari batekin
/

Erakusketa ibiltari bat egingo da Leioan, Umeen Kontseiluko haurrek udalerriari buruz egin dituzten hausnarketak ezagutarazteko. Erakusketak 9 eta 11 urte bitarteko haurrek joan den ikasturtean egindako lana islatzen du, hainbat paneletan.

Leioako alkate Iban Rodriguez Etxebarriak inauguratu du erakusketa gaur goizean, Jose Ramon Aketxe plazan egin duen lehen geldialdian. Azaldu duenez, "ekimen honen bidez, Kontseilu honetako kideen lana ikusarazi nahi du, eta herritarrei jakinarazi nahi die zeintzuk diren Leioak hainbat esparrutan aurrera egiteko proposamenak, hala nola komunitate-harremanetan, hezkuntzan, jokoan, espazio publikoan, naturan, osasunean eta kulturan". "Guretzat benetan garrantzitsua da haurrak gizartearen parte aktibo sentitzea", gaineratu du. Leioako Alkateak Herritarren Parte-Hartzea eta Gobernu Irekiaren zinegotzi Julen Capetillorekin eta Umeen Kontseilua osatzen duten haurrekin batera egin du inaugurazioa.

Erakusketa ibiltari honetan ikus daitekeen diagnostikoaren ondoren, Umeen Kontseiluko kideek Leioa udalerri jolasgarriagoa nola bihurtu aztertuko dute ikasturte honetan. "Kalitatezko aisialdiarekin, espazio publikoekin edo horretarako bideratutako kultura- edo kirol-proposamenekin zerikusia duten ideia guztiei buruz eztabaidatuko dute. Erronka garrantzitsua dutela uste dugu eta Leioak hobera egiten lagunduko digulakoan gaude. ", azpimarratu du alkate leioaztarrak.

ERAKUSKETA IBILTARIA

Erakusketa ibiltariak Leioako hainbat gune zeharkatuko ditu 7 astez.

• Gaur hasi eta urtarrilaren 28ra arte, Jose Ramon Aketxe plazan

• Urtarrilaren 29tik otsailaren 4ra, Mendibile parkean

• Otsailaren 5etik 11ra, San Bartolomen.

• Otsailaren 19tik 25era, Lamiakoko metro geltokiaren plazan.

• Otsailaren 26tik martxoaren 3ra, Pinuetan, Txokolatezko etxetxoa.

• Martxoaren 4tik 10era, Txorierriko Manuel de Irujo plazan.

• Martxoak 11 - martxoak 17, Sabino Arana 5.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa