Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-04-27 Ibaiondoko Enpresa Jardueren Parkea martxan da Amaitzear dagoen hilabete honetan amaitu dira Ibaiondon Enpresa Jardueren Parkearen (EJP) eraikitzeko lanak, hilabete askoren ondoren. EJPko lanekin batera, urbanizazio lan batzuk ere egin dira auzoaren inguruan: lurrazpiko zerbitzuak berritu dira; Ibaiondo plaza izango dena atondu da, zeina erabilera publikokoa izango baita eta zeinen azpian komertzializazio pribatuko lurrazpiko aparkalekua eraiki baita; Santa Ana etorbidea berrantolatu da, espaloiak eginez eta bi aldeetan baterian aparkatzeko aparkalekua eraikiz eta Amaia etorbidearen hiri-akabera egin da, erdialdean sortzen zen estugunea desagerraraziz.

Ibaiondoko EJP amaituta dauden hiru eraikin osatzen dute –bi bulego eraikin eta bat komertziala- eta laugarren bat egiteke dagoena. Guztira 12.000 metro koadroko azalera da ekonomi eta enplegu ekintzetarako bideratutakoa eta 3.000 metro koadro gehiago aisialdi gune baterako, euren arteko plaza batentzako. Honetaz gain, 400 plaza inguru dituen lurrazpiko aparkalekua ere egokitu da zonaldean, batez ere Ibaiondoko langileentzat eta bereziko zonaldeko herritarrentzat.

Ibaiondoko EJPren eraikuntzak, egindako hiri-berrikuntzako lanekin batera, udal
ekimen bati erantzuten dio; izan ere, Udalak kalitateko ingurunea sortu nahi zuen Cadenas
Vicinay hartu zuten industria-lurzoruetan, behin enpresak leku horretan jarraitzeak ez
zeukanean zentzurik. Ekintza hau azken urteotan Amaia etorbide guztian Gaztelubideko
biribilguneraino egin diren beste batzuen jarraipena da.

Ekintza hauekin, Udalak lurzoru jakin batzuen leheneratzea lortu nahi izan du; izan ere, lurzoruak industriarako erabili izan badira ere, egoitza eremuetatik hurbil zeudenez,
erabilera aldatzea komeni zen, betiere, bizikidetza gizatiarrago eta atseginagoa bermatzeko. Izan ere, Udalaren beraren aurreikuspenen arabera, 2010. urte honetan Udalaren lehenengo Enpresa Mintegia ezarriko du Ibaiondoko EJPn.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa