2023-12-29
Leioako Tokiko Enplegu Planak langabezian dauden 16 pertsona kontratatzeko aukera emango du
Programa honen helburua, enplegurik ez duten pertsonen egoera ekonomikoa arintzeaz gain, leioaztarrak enplegatzeko eta lan-merkatuan sartzeko aukerak hobetzea eta erraztea da, ikaskuntzaren eta esperientzia hartzearen bidez.
Leioako Udalak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan, Tokiko Enplegu Plana programa jarri du abian, orain arte langabezian egon diren udalerriko 16 pertsona kontratatzeko.
Programa honen helburua, enplegurik ez duten pertsonen egoera ekonomikoa arintzeaz gain, leioaztarrak enplegatzeko eta lan-merkatuan sartzeko aukerak hobetzea eta erraztea da, ikaskuntzaren eta esperientzia hartzearen bidez.
Kontratatutako zortzi pertsonak "Auzoko Languntzaileak" proiektuan lan egingo dute. Proiektu horrek herritarren eskura jartzen ditu onura publikoko hainbat zerbitzu, batez ere informazioa eta aholkularitza emateko eta kaleak, plazak eta parkeak zaintzeko, udalerria gozatzeko baldintza egokietan egon dadin.
Taldeko koordinatzaile bat egongo da, beste lau laguntzaileak izango dira, kalean bertan eta herritarrekin egongo dira, eta antzematen diren gorabeherak ahalik eta azkarren, bizkorren eta efizienteen konpon daitezen, hiru margolari kontratatuko dira.
Kontratatutako gainerako zortzi pertsonek eremu desberdinetan egingo dituzte beren lanak: tokiko merkataritza dinamizatzeko lanak egingo dituen pertsona bat egongo da, turismoa sustatzeko beste bat, zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonen autonomia eta ahalduntzea bultzatzeko laguntza emango duten bi pertsona egongo dira, herritarren parte-hartzearen arloan ere pertsona bat kontratatuko da, beste bat euskara dinamizatzeko, eta, azkenik, informazio geografikoko sistemetan aditua den pertsona bat kontratatuko da.
16 pertsona horien kontratuek 6 hilabeteko iraupena dute, 2024ko ekainera arte.
Tokiko Enplegu Planean sartzeko, Lanbidek baldintza hauek ezartzen ditu: pertsona kontratatuko den udalerrian erroldatuta egotea, langabezian egotea eta programa honen aurreko deialdian parte hartu ez izana.