Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 16a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-12-27 Leioako Udalak 8 prestakuntza-ikastaro antolatu ditu, 135 plazarekin, langabezian dauden pertsonentzat Izena emateko epea datorren asteartean hasiko da, 2024ko urtarrilaren 2an, Behargintza Leioako Udalaren webgunearen bidez
/

Udalak 8 prestakuntza-ikastaro antolatu ditu hainbat lan-eremutan, 135 plazarekin langabezian dauden Leioako pertsonentzat.

Helburua herriko langabeen prestakuntza edo kualifikazioa hobetzea eta pertsona horien ekintzailetza sustatzea da.

Ikastaro hauetan izena emateko epea datorren asteartean hasiko da, 2024ko urtarrilaren 2an, eta Behargintza Leioa web orriaren bidez egin beharko da.

Aurten ikastaro hauek eskainiko dira:

• GIS eta GRASS: ingeniaritza edo biologia bezalako arloetako lan teknikoak egin nahi dituzten pertsonei ez ezik, profil administratiboagoa duten pertsonei ere zuzenduta, enplegu-bilaketa enpresa mota horietara zabaldu ahal izan dezaten.

Ikastaroa urtarrilaren 24an hasi eta otsailaren 2an amaituko da, 40 orduko iraupena izango du eta 11 plaza eskaintzen dira.

• Enpresa sorkuntzea eta kudeaketa: norberaren konturako lan-jarduera bat hasi nahi dutenentzat eta ekintzailetza-trebetasunak landu nahi dituztenentzat pentsatua. Negozio-ideia hobeto aztertzea, merkataritza-baliabideak optimizatzea eta proiektua merkatuaren eta bideragarritasun ekonomikoaren arabera baloratzea ahalbidetuko du.

Bi ikastaro izango dira: lehena otsailaren 19an hasiko da eta otsailaren 29ra arte iraungo du. Bigarrena uztailaren 1etik uztailaren 10era izango da. Bi kasuetan 35 ikastordu emango dira eta 40 plaza daude eskuragarri, 20 plaza bakoitzeko.

Ikastaro honetan izena emateko, beharrezkoa da aldez aurretik ekintzailetzaren arloko udal-teknikariekin egotea, negozio-ideiaren garapen-maila zehazteko.

• Azazkalen oinarrizko zainketa estetikoak: jarduera honetan aldez aurreko prestakuntza formalik ez duten eta estetikaren arlo horretan oinarrizko ezagutzak eskuratu nahi dituzten pertsonentzat diseinatua.

Ikastaro honek 60 orduko prestakuntza izango du eta otsailaren 5etik 23ra bitartean banatuko dira. 16 plaza eskaintzen dira.

• Autokontsumoko eguzki-instalazio fotovoltaikoetaikoen teknikaria: kontsumo elektrikoari, eguzki-instalazio baten kokapenari eta horien ezaugarriei eta errendimenduari buruzko oinarrizko ezagutzak eskaintzen ditu, besteak beste. Energia berriztagarrien sektorean lan egin nahi dutenei zuzenduta dago. Ahal dela, gutxieneko prestakuntza teknikoa dutenentzat pentsatuta dago, energia berriztagarrien arloan esperientzia izan edo ez.

Kasu honetan, prestakuntza ez da martxoaren 4ra arte hasiko eta martxoaren 29an amaituko da, 60 ikastordu dira eta 16 plaza daude eskuragarri.

• Nominak, kontratuak eta aseguru sozialak: arlo administratiboan prestakuntza duten eta arlo horretako ezagutza profesionalak zabaldu nahi dituzten pertsonei zuzenduta.

Ikastaroa 18 urtetik gorakoentzat da, apirilaren 15ean hasiko da eta 60 orduko iraupenarekin hilabete horretako 30ean amaituko da. 16 plaza daude.

• Orga eta transpaleta erabiltzeko baimena eta eta biltegiaren kudeaketa: ikastaro honekin orga eta transpaleta erabiltzeko baimena lortzeaz gain, biltegi bat kudeatzeko eta produktuak birjartzeko eta antolatzeko oinarrizko ezagutzak ikasten dira. Lan-merkatura sartzeko eskorga edo transpaleta bat segurtasunez erabiltzeko gaitasunak ziurtatu nahi dituztenei zuzentzen zaie.

Prestakuntza maiatzaren 6an eta 15ean hasiko da, 60 ordu dira eta 20 plaza daude.

• Zainketa aringarriak: ikastaro honen helburua gaixotasun terminalak dituzten pertsonei arreta emateko prestakuntza espezializatua eskuratzea da, baita sintomatologia identifikatzeko, osasun-egoeran aldaketak detektatzeko eta konplikazioak prebenitzeko ere.

Ekainaren 3an hasi eta ekainaren 12an amaituko da. Ikastaroaren iraupena 40 ordukoa da.
16 plaza daude.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
www.behargintza.net

Erlazionatutako dokumentuak:

Liburuxka (pdf, 258 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa