Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 16a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-12-07 12.000 pertsona inguruk gozatu zuten Leioako XXXIV. Nekazaritza eta Abeltzaintza azokaz Azoka abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, ospatu zen eta jai giroa izan zen nagusi. Leioaztarrek eta beste udalerri batzuetatik etorri zirenek nekazaritzako eta artisautzako 90 postuz, 105 abelbururen erakustaldiaz eta euskal kulturan oinarritutako programazioaz gozatzeko aukera zuten, Herri Kirolak, bertsolaritza eta Euskal Dantzekin.
/

Joan den igandean, abenduaren 3an, ospatutako Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokaren XXXIV. edizioa oso arrakastatsua izan zen. 12.000 pertsona inguruk gozatu zuten nekazaritzako produktuen eta artisautzaren postuekin, abereen erakustaldiekin eta goiz osoan zehar garatu ziren programatutako jarduera ugariekin.

Boulevardean eta Juan Ramon Aketxe eta Errekalde plazetan banatu ziren nekazaritzako ekoizleen eta artisautzaren 90 postuak, baita azokan parte hartu zuten 105 abelburuak ere. Dastatze gastronomikoak, Herri Kirolen, hegazti harraparien eta Euskal Dantzen erakustaldiak ere izan ziren.

Gastronomiari dagokionez, sasoiko onddo eta zizen eta Eusko Label sagardoaren dastaketan 2.200 pintxo banatu ziren. Aurten, Idiazabal Gaztaren lehiaketaren XXIII. edizioa ospatu zen, eta irabazlea Abadiñoko Aitor Urien izan zen, bigarren Markina-Xemeingo Santamañe Elkarte- Baskaran eta Padilla hirugarren sailkatua.

Azokak beste lehiaketa batzuk ere egiten ditu, hala nola, aurten Bildotxik Muskizetik eraman zuen etxolak apaintzeko lehiaketa edo "Behi Politena" lehiaketa, non asturiarra ale batek irabazi zuen. Azkenik, ohi bezala, Azokako produktuekin egindako hainbat otzara zozketatu ziren parte-hartzaileen artean.

Euskal Kirolzaleak antolatutako Herri Kirolen erakustaldiek ikusle ugari bildu zituzten eta baita Euskal Dantzak ere, Leioako Gure Ohiturak Dantza Taldea eta Txikiak Txiki Dantza Taldearen eskutik. Bertsolaritza saioa abenduaren 2an, larunbata, egin zen, arratsaldez.

Leioako Txistu Doinuak Elkarteak, Leioa Musika Bandak eta Udondoko Txikiteroak jai giro ederrarekin animatu zuten eguna.

Aurten, Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka Euskararen Nazioarteko Egunean ospatu da, eta asteburu osoan zehar, azokaz gain, euskararen erabilera sustatzeko diseinatutako beste jarduera batzuk ere egin dira, hala nola ipuin-kontaketa saioak, euskarazko zinema edo escape room.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa