Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 16a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-12-05 2024ko Umore Azokak badu irudia Irudi irabazlea Castelloko Burriana herriko Juan Diego Ingelmo Benaventek diseinatu du. Aukeraketa egiteko, "irudiak Umore Azokaren inpaktu bisuala irudikatzeko duen gaitasuna" nabarmendu du epaimahaiak, "bere garapen artistiko guztiarekin batera".
/

2024ko Umore Azokaren XXIV. edizioak badu kartela.
Irudi irabazlea Castelloko Burriana herriko Juan Diego Ingelmo Benaventek diseinatu du. 27 artistaren 38 proposamenen artean aukeratu da, Estatuko hainbat herritako proposamenak egon dira, baina gehienak Euskaditik etorritakoak dira.

Epaimahaiak "irudiak Umore Azokaren inpaktu bisuala eta bere garapen artistiko guztia irudikatzeko duen gaitasuna" azpimarratu du.

2024ko Umore Azokako kartelaren egileak behin baino gehiagotan hartu du parte Leioako kartel-lehiaketa ezberdinetan, eta ez da bere sorkuntzek Umore Azoka iragartzen duten lehen aldia. Gainera, bere proposamen artistikoa ere aukeratu zuten San Juan jaiak iragartzeko, orain dela urteak.

Epaimahaiko kideak izan dira aurten Amagoia Garaizabal, Basauriko Udaleko teknikaria; Alejandro Antunez, Hotzmuga konpainiakoa; Jokin Nieto, diseinuko profesionala, eta Estibaliz Bilbao, Leioako Udaleko Kultura, Kirol eta Gazteria zinegotzia.

UMORE AZOKAREN XXIV. EDIZIOA

Umore Azokaren XXIV. edizioa maiatzaren 16, 17, 18 eta 19an izango da.
23 edizioren ondoren, Umore Azoka kaleko arteen erreferentziazko azoka bihurtu da Estatuan eta nazioartean.

Lau egunez, Leioak aukera paregabea eskainiko du banatzaileak, programatzaileak, konpainiak eta prentsa Kaleko Arteekin egoera puruan bizi daitezen. Harremanak ezartzeko, ideiak trukatzeko, lanak erakusteko eta antzezpenak kontratatzeko aukera. Kaleko arteak eguneko hogeita lau orduetan bizitzeko aukera ematen duen foroa, ekitaldi honetan buru-belarri murgiltzen den publikoarekin, eskaintzen zaizkion ikuskizun guzti-guztiez gozatzeko eta aktiboki parte hartzeko prest dauden kaleak hartzen dituena.
?
SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
?

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa