Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Martxoaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-11-22 Leioa Itsasadarretik Lamiakora iritsiko da datorren igandean azaroak 26 Juan Ajuriaguerra plaza haurrentzako jarduerez eta food truckez beteko da jai herrikoi honen edizio berri bat ospatzeko. Leioako itsasadarraren garrantzia zabaltzea eta ezagutaraztea da Leioa Itsasadarretik ekimenaren helburua.
/

Lamiako izango da Leioa Itsasadarretik jai herrikien agertoki datorren igandean, azaroak 26. Jardunaldi honetan haurrentzako eta familientzako jarduerak, gastronomia eta musika izango dira.

Leioa Itsasadarretik ekimenaren helburua Leioako itsasadarraren garrantzia zabaltzea eta ezagutaraztea da.

11:00etatik 15:00etara, Juan Ajuriaguerra plazan haurrentzako puzgarriak, itsas gaiekin egindako pintakara eta gatzezko postalak egiten ikasteko artisautza tailerra izango dira.

Eskaintza gastronomikoa U-Lovers & Malfado food truck-ek ekarriko du, eta bertaratzen direnek Nerbioi itsasadarrean zehar Bilboat itsasontzian 2024an egingo den ibilaldi batean izena emateko aukera izango dute. Eskaera bakoitzak 3 plaza izango ditu gehienez, lekua bete arte.

Leioa Itsasadarra

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa