Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-04-23 Baserriko onena, igandean Pinuetan
pinueta1 /

Leioak bere nekazari sustraietara salto egingo du igande honetan Pinuetako auzoan ospatuko den XII. Nekazaritza azokarekin. Ospakizun berezi honek gero eta bisitari gehiago biltzen ditu aipatutako auzo leioaztarrean, berataratutakoak gure lurrak emandako produkturik onenak dastatzeko edo erosteko etortzen dira, edota gure sustraien giro onaz gozatzeko.

Azoka 10.00etan irekiko da, eta trikitilari eta txistularien doinuekin girotuko da. Ordu berean animalien erakusketa irekiko da, bertan ez dira faltan izango ahuntzak, behiak, astoak, zaldiak, poniak edo hegaztiak bezalako batzuk. Dudarik gabe azokaren txoko hau bisita gehien izango dituena bihurtuko da, bai txikienen aldetik eta nagusien aldetik ere.

Bestalde, goiza amaitu arte hainbat ekintza desberdin izango dira prestatuta bisitarientzat, hauen artean:

· Haurrentzako txalaparta tailerra.
· Haurrentzako nekazaritza tailerra
· Haurrentzako Poni gainean ibilbidea.
· Baserriko lanbideen erakustaldia.
· Nekazarien Produktuen erakustaldia eta dastaketa.

Eguerdiko 12.00aldera hamaiketakorako tartetxoa izango da, euro biren truke buzkentza gozoa eta edari bat hartzeko aukera izango dute bisitariek.

Azkenik, ezin dezakegu ahaztu, baserriko produktuak protagonista bihurtzen direla egun honetan. Azokan bertan izango ditugu eskuragai eta dastatzeko gure baserrietan landutako hainbat janari, adibidez: pateak, txerrikiak, ogigintza, eztigintza, ortukariak, landareak, txakolina, sagardoa, gazta...

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa