Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Martxoaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-11-15 Leioako udalak eta herritarrek elkarrekin lan egingo dute leioaztarrek proposatutako eta aukeratutako proiektu bat garatzeko Ekin ekimena da, eta bigarren fasean sartu da. Horrela, abenduaren 13an saio bat egingo da herritarrek erabaki dezaten jasotako 23 proposamenetatik zein landuko duten leioaztarrek, teknikariek eta udal arduradunek batera.
/

Leioako Udalak Ekin-en bigarren fasea jarri du abian, herritarren partaidetzarako eta elkarlanerako udal berrikuntza proiektua, leioaztarrek proposatutako ekimenak garatzen laguntzeko.

Ideiak biltzeko lehen fasea amaitu ondoren, bigarren faseari ekingo zaio, jasotako 23 proposamenetatik herritarrek, teknikariek eta udal-arduradunek elkarrekin lan egingo dutena zein izango den erabakitzeko.

Herritarrek eurek erabakiko dute hori, abenduaren 13an, 17:00etatik aurrera, Herrigune udal-proiektua garatu ohi den lokalean (Iturriondo kaleko 10. zenbakia, 2. solairua, eskuina) egingo den bilkuran. Saio hau irekia da parte hartu nahi duenarentzat. Aldez aurretik Leioa zabalikweb gunean izena eman behar da.

Leioako Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu hausnarketa eta erabaki topaketa honetara hurbildu eta parte hartzera, udalak adierazi dutenez, "eraikitzeko eta aurrera egiteko, bizilagunen beharrak entzunez, erantzun eraginkorra, koordinatua eta bateratua emanez, guztiontzako Leioa eraikiz, guztion parte-hartzearekin".

PROPOSAMENEN PROFILA

Aukeratu beharreko 23 erronkak Ekin Leioa-n kontsulta daitezke. Erronkaren azalpen idatziaz gain, proposamena egin dutenek bideo batean azaldu dute zein den beren proposamena.

Profilari dagokionez, edukiagatik edo helburuagatik sozialagoak diren edo ingurumenarekin eta bizi-ohitura osasungarriekin lotuta dauden ideiak nabarmentzen dira.

Proposamena egin duten pertsona gehienak emakumeak dira; %56, eta adinari dagokionez, gehienak 40 eta 50 urte bitartekoak eta 60 urtetik gorakoak dira.

Azkenik, udalerriko eremuak kontuan hartuz, Ikeako bizilagunak dira ideia gehien proposatu dituztenak, baina nabarmendu behar da proposamenen jarduera-eremua orokorra dela, Leioa osorako eta leioaztar guztien onurarako.

HERRIGUNE

Ekin ekimena Herrigune proiektuaren barruan kokatzen da. Herrigune Leioako Udalaren ekimenez sortu zen, udalerriko ekosistema parte-hartzailea bultzatzeko. Herrigune Leioa ikaskuntza prozesu kolektiboak bultzatzen dituen udal laborategi hiritarra da, auzotarrak euren interes eta beharretatik abiatuta konektatuz ongizate komunitarioko ekimenak aktibatzeko helburuarekin.

Ahalduntzeko, gaitzeko eta parte hartzeko baliabide komunitarioa da, bai eta berrikuntzakoa eta erantzunkidetasunekoa ere, herritarren eta erakundeen artean eraikitzeko.

Esparru horretan, Ekin eredu aitzindari eta berritzailea da Estatu mailan, herritarren parte-hartze erreala eta eraginkorra bultzatzeaz gain, herritarren, teknikarien eta udal-arduradunen arteko lankidetza sustatzen duena ideiak garatzeko, Leioako biztanle guztientzat onura argiarekin.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa