Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 02a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-04-23 Ondizko Babes Ofizialeko Etxebizitzak eta Tasatuak
llave / llave

Datorren astean, maiatzaren 4an hain zuzen ere, eguerdiko 12.00etan izango da Ondizko Babes Ofizialeko Etxebizitzen kooperatiban parte hartuko dutenen zozketa publikoa, Sakoneta kiroldegian bertan.

Bestalde, Ondizko zonalde berean egingo diren Etxe Tasatuetako kooperatiban izena emateko ere epea irekiko da maiatzaren erdialdean. Dagoeneko udal tramiteak eginda dira, beraz aste pare bat barru irekiko da epea 57 etxe (garaje eta trasteleku) tasatuen kooperatiban izena emateko. Etxe hauetako hiru mugikortasun urri iraunkorra duten ezgaituen taldearentzat izango dira. Leioako Udalak bi etxebizitza gordeko ditu, berriz ostatua eman behar den kasuetarako.

Etxe tasatu hauen salneurria, Babes Ofizialekoak eta etxebizitza libreen artean ibiliko da, hau da, gehienezko prezioa behin-behineko udal-kalifikazioa eskuratzen den unean indarrean dagoen erregimen orokorreko BOEen gehienezko prezioari 1,7 indizea aplikatzearen ondoriozkoa izango da, edo, aldaketarik egonez gero, indarrean dagoen araudian ezarritakoaren araberakoa.

Kooperatiba honetan parte hartzeko, aurrekoan bezala, derrigorrezkoa da enpresa kudeatzailean izena ematea; Sabino Arana etorbidean 12,baxua (94.480.31.48). Astelehenetik ostegunera, 9.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 19.00etara, edota ostiraletan 8.00etatik 14.00etara. Eusko Jaurlaritzaren araudiaren arabera beharrezkoa dena aurkeztu beharko dute, hau da, errolda-ziurtagiria eta NANaren kopia aurkeztea nahitaezko betekizuna izango da.

Eusko Jaurlaritzaren araudia bete beharko dute interesdunek, hots, etxebizitza propiorik ez izatea eta finkatutako diru-sarrera artean kokatuta egotea, Leioako erroldako betebeharrez gain, hau da, azkenengo lau urteetan urte bi gutxienez erroldatuta egotea Leioan (2010.eko maiatzaren 7tik aurrera).

Parte hartzaileen diru-sarreren eskakizunak, bestetik honakoak izango dira: Erregimen orokorreko UETen onuradunen gehienezko diru-sarrera haztatuak, Euskal Autonomia Erkidegoko araudian jasotakoarekin bat kalkulaturik, ezin dira 1,5 indizea baino handiagoak izan, erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak eskuratzeko indarrean diren gehienezko diru-sarrerei dagokienez, edo aldaketarik egonez gero, indarrean dagoen araudian ezarritakoaren araberakoa.UETen onuradunen gutxieneko diru-sarrera haztatuak ezin dira 12.000 € baino gutxiagokoak izan, aurreko atalean aipatutako araudian xedatutakoari jarraiki neurtuak.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa