Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 02a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-04-22 Red Bull Manny Mania skate lehiaketa Leioan geldituko da larunbata honetan Informazioa gehiago www.redbullmannymania.com web gunean
redbull / redbull

Leioa prest dago jada, larunbata honetan Red Bull Manny Mania lehiaketa garrantzitsuaren froga bat ospatzeko. Estatu mailan zortzi froga egingo dira, eta hirugarrena Leioako Pinosolo skate parkean izango da. Froga hauetatik finalistak geratzen direnak madrilen izango dira New Yorken ospatuko den final handian leku bat irabazteko.

Baina lehiaketa honen ezaugarririk garrantzitsuena edonok parte hartu dezakeela da. Horretarako zure izena eman behar duzu mail bat bidaliz ES-REGISTER@REDBULLMANNYMANIA.COM helbidera, informazio hau gehituz:

- Izen-abizenak
- Jaiotze data
- Posta elektronikoa
- Telefonoa
- Parte hartu nahi duzun sailkapena adierazi

Gogoratu!

Parte hartzeko ezinbestekoak dira betebehar hauek:
- Estatuko herritarra izatea.
- 2010.eko abuztuaren 14an baino arinago 14 urte baino gehiago izatea
- Skater profesionala ez izatea edo maila profesionaleko lehiaketa baten parte hartu ez izatea.
- Zure izenean dagoen produkturik ez izatea merkatuan.

*Garrantzitsua da ere, 14 urtetik 18 urte bitartean bazaude nagusi batekin joan beharko zarela lehiaketara.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa