Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 02a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-04-16 Leioa, Erandio eta Berangoren arteko elkarkidetza txirrindularitzaren alde Aurkezpena gaur izango da Sakoneta kiroldegian arratsaldeko 19.30ean
txirrindulari taldea / txirrindulari taldea

Leioa, Erandio eta Berangoko Udalek, Leioa Txirrintxu Elkartearen laguntzarekin, txirrindulari talde berri bi aurkeztuko dituzte gaur, alde batetik BERANGO-BIAL kadetea, eta bestetik ELKAR-Erandio-Leioa-Berango juniorra.

Udalen arteko elkarkidetza hitzarmen honen helburua da Berango Txirrindulari Eskolan hastapen prozesua amaitzen duten gazteek segidan kadete eta junior mailatan jarraitzeko aukera izatea.

Ekitaldia gaur izango da, arratsaldeko 19.30ean Sakoneta kiroldegian. Aipatutako talde hauekin batera “Berango Txirrindulari Eskola” ere aurkeztuko da, proiektuaren barruan kokatutako taldea dugu hau txirrindulari berrien sorlekua, hain zuzen ere.

Beraz, txirridulari eskolako hasiberri, kimu eta haur kategoriako 43 neska eta mutil izango dira kiroldegian. Bestalde, Berango-Bial kadete taldeak 11 gazte ditu euren lehen urratsak ematen txirrindularitza arloan, hauetariko gehienak iaz eskolako lehiketetan parte hartzen zuten. Azkenik, ELKAR-Erandio-Leioa-Berango junior taldetik ere 11 kirolari izango dira Alberto Leanizbarrutia profesional ohiarekin lanean izango direnak.

Honetaz gain, eskolako eta taldeen ohiko tekniko eta kolaboratzaileak ere izango dira, inongo interes ekonomikorik gabe lan gogorra egiten dutenak gazte hauen zaletasun osasuntsua errealitate bihurtzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa