Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 02a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-04-15 Txikienentzako dantza ikuskizuna igandean Kultur Leioan Dantza ikuskizunik onena. Fetén 2009
momentari / momentari

Igande honetan etxeko txikienek dantza ikuskizun batetaz gozatzeko aukera paregabea izango dute goizeko 12.00etan Kultur Leioan. ‘Nats Nus’ izeneko konpainia katalanak ‘Momentari’ ikuskizuna aurkezten digu, txikitatik dantzaren arteaz gozatzeko aukera eskainiz umeei.

Tari pertsonaia arraro baten izena da: bere bilduma berezia erakutsiko digun bildumazalea da. Urteen poderioz joan da bilduma egiten, benetako zoriontasuna non ezkutatzen zen begiratu, sentitu eta aurkitzen saiatu den bitartean…

Gehienontzat oharkabean pasatuko diren une sinple eta samurren bilduma, baina berak jakin badaki horietan egoten direla bizitzaren gauza garrantzitsuenak.

Kubo baten sei aurpegiekin, Tarik sentsazioz, kolorez, soinuz, irudiz... betetako bidaia batetik eramango gaitu.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa