Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2023ko Urriaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-06-06 Amaitu dira Aldekoenako haur-parkea estaltzeko lanak Estaltze-lanak amaituta, Aldekoenako haur-parkea zabalik dago berriro gaurtik, ekainak 6.
Parque infantil de Aldekoena. / Aldekoenako haur-parkea.

Aldekoenako haur-parkea zabalik dago ostera ere, udalerriko umeek goza dezaten. Hartara, 217 metro koadro baino gehiagoko eremu estalian jolasteko aukera edukiko dute. Hiriari zerbitzu hori emateko udal-inbertsioa, guztira, 326.700 eurokoa izan da (BEZ barne), eta lanak aurreikusitako epean burutu dira: lau hilabete.

Euskal Etxeen plazan, Txorierri plazan eta Ugarteondon kokatutakoen ondoren, hau da herriko laugarren parke estalia; helburua da haurrei eta haien familiei are zabalean jolasteko eremuak eskaintzea, euritik eta eguraldi txarretik babestuta.

Hobekuntza-lanak Euskal Etxeen plazan

Era berean, Leioako Udala hobekuntzako zaharberritze-lanak egiten ari da Euskal Etxeen plazako jolas-eremu estalian. Hain zuzen ere, asteon babes-zorua zaharberritzen ari da estalitako eremuan, segurtasuna hobetzeko. Lanegunetan egingo dira obrak, jolas-eremua asteburuan zabalik egon ahal izateko.

Parte-hartze publikoko prozesua

Bai proposamen honen, bai Leioan aurretik agindakoen arteko lotura natura-erreferentzien presentzia da. Estalkiak zulaketa batzuk ditu, basoetan sortzen den argi-itzalen jokoa irudikatzen dutenak, elementu naturalen ideia indartzeko. Era berean, sabaia leuna izango da, pinu-zurezko panelekin, natura elementuen eta basoaren ideia indartzeko. Eta estalkiak malda bat izango du euri-ura biltzea errazteko, baita argiztapen-instalazio bat ere, argi gutxien dagoen orduetarako.

Gogoan izan behar da leioaztarrek “Basoa” lelopean egindako parte-hartze publikoko prozesu baten bidez mahaigaineratutako nahiei erantzuten dien jarduera dela.

Leioako Udala udalerriko beste inguru batzuetako beharrak aztertzen ari da, horretarako aukera emango duten garapen berriak barne, haur-parke estaliez gozatzeko aukera izan dezaten horietan ere. Leioako udalerrian 33 haur-parke daude guztira, ikastetxeetan banatutako beste 5, eta 9 gune aire zabalean ariketa fisikoa egiteko. Denak etengabe hobetzen ari dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa